|
|
usika
|
Ijito
liluratzailearen apetak
CARMEN
Egilea: GEORGES BIZET, PROSPER MÉRIMÉEn liburuxkan
eta HENRI
MEILHAC eta LUDOVIC HALÉVYren olerkian oinarrituta
Interpreteak: ERROMAKO
I VIRTUOSIko 100 artista
I VIRTUOSI ABESBATZA ETA
ORKESTRA
Eszena zuzendaria: ALFREDO CORNO
Abesbatza zuzendaria: PAOLO SAVIO
Musika zuzendaria: TULIO GAGLIARDO |
Georges
Bizetek konposatutako opera ospetsuena izango da ikusgai Gare du
Midi antzokian, Entractes erakundeak antolatutako ekitaldian. Ekitaldian
Erromako I Virtuosi elkarteko orkestra, abesbatza eta kantariak,
Tulio Gagliardo zuzendari argentinarraren aginduetara arituko dira.
Alfredo Corno eszena zuzendariaren asmo nagusia Carmen mitoa areagotzea
izan da, zenbait pertsonaiak gizakiaren izaera galdu eta mitoa bilakatu
baitira; hori da Don Juanen kasua, gizonezkoetan izan zen lehena,
eta Carmenena emakumezkoenetan.
Amodioa, zeloak eta sorgin-lilura uztartzen dira Bizetek sortutako
lanean. Carmen ijitoaren edertasunak txundituta uzten ditu inguruan
dituen gizon guztiak baina Don Jose sargentoak lortuko du neskaren
maitasuna. Hala ere, neskarekin bizitzeko, armada alde batera utzi
eta Carmenek lagun dituen bidelapurrekin joan beharko du.
Apetaz betetako neska izanik, laster nekatuko da Don Josérekin
eta inguru menditsuan agertuko da Escamillo toreatzailea, Carmenen
amodioa eskuratzeko. Escamillo Sevillako zezen plazara doa toreatzen
Carmenekin eta bertan agertuko da Don José, neskak bihotzean
jasotzen duelarik maitale ohiaren labankada.
MARTXOAK
19 MARZO (20.30)
GARE DU MIDI - BIARRITZ
|