Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 59. Marzo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Lapurdiko elizak dira agertokiak

     

    Baiona Euskal Kostaldeko Orkestrak ohiko denboraldiko kontzertuaz gain Eliz Musika zikloa eskainiko du martxoko azken egunetan eta apirilaren hasieran, ziklo horretan bost kontzertu emango dituelarik. Abonu denboraldiko saioa martxoaren 24an burutuko da Baionako Antzokian Dmitry Sitkovetsky-ren zuzendaritzapean eta ekitaldian Wagner eta Mozarten lanak entzungai izango dira.
    Eliz Musika zikloa 27an hasiko da Arrangoitzeko elizan Couperinen Ilunpeetako ikasgaiak lana eskainiko dutelarik Solagne Añorga eta Laetitia Casabianca sopranoek, Sébastian Wonner klabezinojoleak, Bruno Helstroffer tiorbajolea eta Paul Rousseau biolajolea. Bigarren saioa 29an burutuko da Baionako Saint Etienne elizan, non Aranud Aguergaray eta Alysson Hottua-Iribarne bibolinjoleek, Olivier Seube biolajoleak eta Emmanuelle Bouillier biolontxelojoleak Haydnen Gurutzetik Kirstok esandako zazpi hitzak, joko duten.
    Lapurdiko Getariako elizan izango da hirugaren kontzertua 31n eta saioan Françoise Dechico pianojolea, Arnaud Aguergaray bibolinjolea, Michel Delattre klarinetejolea eta Emmanuelle Bouillier biolontxelojoleak, Messiaen konposagileak sortutako Garaien bukaerako Kuartetoa eskainiko dute.
    Beste bi saio izango dira apirilan, lehena Hendaiako elizan 2an eta bigarrena Donibane Loizunekoan 4an, saio bietan Baiona Euskal Kostaldeko Kontserbatorioko abesbatza ariko delarik. Hendaian Sebastian Wonnerren zuzendaritzapean Laetitia Casabianca sopranoa, Danièle Alexandre mezzosopranoa, Philippe Froeliger tenorra eta François Ithurbide baritonoak Bachen Paskoko Oratorioa eta Orkestrarako 1 zbkiko. suitea eskainiko dituzte. Donibane Loizunekoan Xabier Delette izango da zuzendari eta Arnaud Peruta organojolearekin batera Danièle Alexandre mezzosopranoa eta Jean-François Gardeilek Kernisen Musica celestis, Durufléren Requiem eta Ebeneb Organurako 2 zbkiko. Kontzertua eskainiko dute.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886