|
|
usika
|
Magreb
eta ijitoen lilura
Magrebeko
gune ezberdinetan sortutako musika eta Errumaniako ijitoen erritmoak
entzungai izango dira martxoan euskal eszenarioetan, Taraf de Haïdouks
taldea Bilbon eta Donostian arituko baita 2an eta 3an, hurrenez
hurren, eta Orchestra National de Barbésen saioa 23an Biarritzen
burutuko baita.
Errumaniatik datorren Bidelapurren orkestrak, hori baita Taraf de
Haïdouksen itzulpena, sortu duen laugarren eta azken lana jarriko
du entzungai, Band of Gypsies deitutakoa alegia, non Balkanetako
herri ezberdinetan oinarritutako doinuak eskaintzen dituzten. Azken
disko horretan Filip Simeonov klarinetejole bulgariarra, Tarik Tuysuzoglu
perkusiojole turkiarra edo Koçani Orkestar izan dituzte elkarlanean,
magikoak bilakatu ziren une ugari sortuz.
20 eta 80 urte bitarteko kantari eta musikariak biltzen dituen taldeak
eskusoinu, bibolin eta gitarrajole birtuosoekin osatzen da, doinu
alaiak bezain sakonak eskainiz. Mundu osoan barrena dabilen herri
baten kultura ezagutzera ematen duen taldeak 1990ean hasi zuen nazioarteko
ibilbidea eta horren ondorioa kaleratutako lau diskoak dira.
Bi harriz lau xori ekimenaren barne burutuko da Orchestre National
de Barbèsek Biarritzeko Gare du Midi aretoan emango duen
kontzertua. Raï, ragga, gnawa, rock, kabyle, jazz, chaâbi,
reggae, alaoui eta Magrebeko beste joera batzuk bildurik, mestizaje
erakargarria lortzen du 1996an Parisen sortutako taldeak. Beraien
musikaren nondik-norakoak bilatzerakoan, Pariseko Barbès
auzora jo behar da, bertan bizi diren marokiar, aljeriar eta frantziarren
isla baita eta, sortzen dituzten abestiak, taldean tartekatzen diren
hamabi musikariengan eragina izan duten erritmoan nahasten dira.
Poulina izenburua duen bigarren disko arrakastatsua argitaratu ondoren,
bere hirugarren lana grabatzen izan ziren 2001eko udazkenean eta
aurki kaletaratuko diren kantu berriak entzuteko aukera eskainiko
dute Biarritzeko ekitaldian.
|