Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 59. Marzo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    abal gunea
    ona Abierta

    Animazio proiektu berriak

     

    Pausoka produktora gipuzkoarrak bi animazio proiektu martxan jarriko ditu hilabete gutxitan hiru urteko epearen barne bukatzeko, Alex & Alexis eta Maroons Victory Group ekoiztetxe alemaniarrarekin batera bere lehenengo animazio serieak burutu ondoren.
    Aurrenekoa, Cloud Trotters´ (Los Trotanubes), Susan S. Digorry Pausokako gidoigileetako baten ideiatik jaiotako proposamena, Europar Batasunak urtero antolatzen duen Cartoon Forum 2001ean parte hartzeko aukeratu zuten. Ondorioz, Club Megatrix Estatuko ekoiztexeak ere ekoizketan parte hartzeko interesa agertu zuen.

    Aingeruak

    Hogeita sei ataleko lan honek goardako aingeruak izatera heltzeko zeruan kokatua dagoen akademira doazen lau aingerutxo ditu protagonista. Bere lehen zeregitea lurrera jeistea izango da bertan dauden ume talde bat zaindu eta bide onetik gidatzeko xedez. Esperientziarik ez izatean estu eta larri ibiliko dira baina eskolan ikasitako teoriaz lagunduta lortuko dute zerbait garbirik ateratzea.
    Hasiera hasieratik kultura anizdun proiektua egiteko asmoa adierazi dute eta oraingoan, Javier Martinez, Klasky CSUPO Inc. talde estatubatuarraren kide dena Euskal Herriraino hurbildu da zuzendari lanetan aritzeko. Besteak beste, gidoien ardura Skryptonite Ltd. konpainia ezkoziarra izango du eta Gasteizen sortu berri den Tec Toon estudioak diseinu grafikoa kontrolatuko du. Animazioa bera, Pausokaren esku gelditzen bada ere beronen errealizazioa Animagic Studio korearrak eramango du aurrera.

    Pinotxo

    Pinocchio in the maze (Pinocho en el Laberinto), betiko ipuin bat gaurkotzeko ideiarekin jarri zen abian Pausokako Garapen eta Proiektu Departamenduan. Pinotxo, gizaki bilakatu nahi duen egurrezko panpinaren ideian egongo litzateke proposamen berri honen giltza.
    Carlo Collodi ipuinaren autoreak bere lanean igorritako esentzia errespetatzen saiatu badira ere, originaletik gaur egunera eman diren aldaketa eta etorkizun batean eman daitezkeenak barneratzeko asmoa dute. Esaterako, Gepetto, dagoeneko ez da harotza izango baizik eta klonazio teknikak garatzen ari den genetika ingenieru baten paperean ezarriko dute. Pinotxok, bestalde, ez du egurrezko panpin bat izaten jarraituko, baizik eta Gepettoren esperimentuetako bat.
    Aitzitik, istorioaren tramari dagokionez ez dute aldaketa nabarmenik egin, honela, Pinotxo bere identitate eta bizitzari nola egin aurre galderaren erantzunaren bila ihes egingo duen berbera izango da bertsio berritzaile honetan. Bestalde, bere abenturak birtual itxurako inguruneetan kokatu dituzte, hots, herriska teknologikoetan aurrerago aipatutako girotze futurista lortu nahiean.

    {lugaryfecha}

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886