Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 59. Marzo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    abal gunea
    ona Abierta

    Arte eszenikoak bere osotasunean

     

    Antzerkia, musika eta karrika gaiaren inguruan burutuko da aurten Zuberoako Maule eta Gotaine Irabarne herrietan, Abotia elkarteak eta Herri Soinulariak antolatutako Xiru 13 ekimena, non arte eszenikoen zenbait atal gozagarri izango diren. Jaialdiaren hamairugarren ekitaldiak kultur dinamika garatzeaz gain, sorkuntza edo artisten topaketak izango ditu helburu, beti ere “Herria eta bere ohitura baikorki bizituz”, antolatzaileen esanetan.
    Aurtengo jaialdia hiru egunetan eta bi herritan banatuko da. Maule gaineko plazan 22an hasiko diren ekitaldiak Gau pasa, gai basa ikuskizunarekin hasiko da, non Uztaritzeko Ihauteko dantzari eta musikariez gain, Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldea eta Okzitaniako Robert Callas eta Lapurdiko Ugutz Roble kontalariak izango diren saioa osatzeko.

    Maskarada ardatz

    Eskiulako Maskaradarekin emango diote hasiera 23ko ekitaldiei, Mauleko plazan eta inguruetan izango baitira goizeko hamarretatik aurrera Zuberoako antzerki herrikoian tartekatzen diren barrikadak. Maskarada emanaldia, haatik, herriko plazan burutuko da arratsaldeko hiruetatik aurrera. Gaueko saioak Gotaine Irabarneko gelan burutuko dira eta bederatzietan hasiko diren agerraldiak Antzerki zaharra, hats berria izenburupean bilduko dira. Zuberoako Tokia taldeak XVI. mendeko Ruzzante idazlearen lanean oinarritutako La Moscheta obra antzeztuko du lehenik eta jarraian Christine Dormoyk zuzentzen duen Le Grain konpainiak Les ailes/Hegalak ikusgarria taularatuko duelarik. Bordeleko talde honek ikusgai jarriko duen lana antzerki musikala, Georges Aperghis eta Karlheinz Stockhausen musikagileek sortutako obrak eta txorien munduko musikak izango ditu oinarri.

    Kantu eta ausardia

    Eguna bukatzeko Poitierseko bi emakumeek osatzen duten Julot Torride, Zuberoako Uztaro taldea eta Basa txaranga oholtzaratuko dira. Kantua eta bibolinaren laguntzarekin aritzen den Julot Torrideko bi neskak, ausardiaz eta doinu satirikoaz antzeztuko dituzte frantsez kantu beltzen sorta. Uztaro taldekoek, bestalde, Xiruren partaide guztiekin batera burutuko dute beraien sorkuntza berria.
    Azken eguneko ikuskizunak, 24koak alegia, Gotaine Irabarneko plazan burutuko dira Harro harro karrika izenburupean eta pelota partiduak, dantza jauziak eta bazkari herrikoiarekin osatuko da goizeko egitaraua. Arratsaldeko saioak Larresoroko Le Petit Théâtre de Pain taldeak hasiko ditu, berritutako Mesclagne ikuskizuna taularatuz. Jarraipena antzerkia eta musika ibiltaria biltzen duen Auprès de ma Blonde fanfarreak emango dio, ondoren, Zuberoako antzerkilariek Kabana lana taularatuko dutelarik, maskaradetako izen bera duen pertsonaian oinarrituta. Xiru 13ren ekimena Dantzaldi Xibero-rekin bukatuko da.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886