|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Barruak
uzten
BAKARTXO
Autorea: IDOIA ETXEBARRIA ELORZA
Aktorea: AINHOA ALBERDI
Zuzendaria: PATXI SANTAMARIA
Produkzioa: OLERTI ETXEA |
Zarauzko
Olerti Etxeak orain pare bat urte antolatutako Bakarrizketa Dramatikoen
Lehiaketan saritua atera zen Idoia Etxebarria Elorzaren, Bakartxo,
testua taularatu berri dute martxoan eta jada bigarren emanaldi
bat aurrikusia dago hilabete honetan.
Patxi Santamaria eta Ainhoa Aranburu, Olerti Etxeko antzerki ekitaldi
ezberdinetan kolaboratu izan dutenak Zarautz eta inguruetako beste
aktoreen antzera, hots, Kandiko Uranga, Ignazio Tolosa, Nagore Aranburu
edo Ane Aseginolasa, proiekutu honetaz arduratu dira.
Aldaketak
Aurreneko planteamendua testua ezagutaraztea izan zen eta ondorioz
ahalik eta moldaketa gutxienak egin zituzten estreinaldirako, alabaina,
apirileko ekitaldirako zenbait proposamen berri kontutan hartzeko
asmoa dute .Antzerkirako idazten duen lehen lana da eta badaude
beharbada idaztetik gero eszenaratzera diferentzia batzuk. Idoia
konforme dago planteiatu ditugun aldaketekin, dana dala gure asmoa
gidoia pixka bat arintzea baino ez da testuaren esentzian dagoen
bezala utziz. Bakarrizketan arazo bat planteatzen du eta atalka
konpontzen doa beraz zaila da pasarteak kentzea ze egitura erori
egingo zan, dio Patxi Santamaria zuzendariak.
Gutxi gorabehera 35 minitu dirauen bakarrizketa honetan Bakartxok,
protagonistak, barruak uztutzen ditu ikusentzuleak psikologoak balira
bezala.
Kolore handiko pertsonaia da hogeita hamar urteko emakume hau. Umorea,
tristura, seriotasuna edozein pertsonak jasatzen dituen sentimenduak
adierazten ditu, batzutan denak batera eta besteetan, banaka.
Ainhoa Alberdi aktoreak oso pertsona orekatua ikusten du Bakartxo,
koherentea dela diot emozio guztiak nahi bezala manejatzen
dituelako. Normala iruditzen zait harreman apurtze baten aurrean
sentimendu horiek guztiak izatea, horrela izango ez balitz zerbait
ezkutatuko luke eta orduan bai izango lituzke benetako arazoak.
Amodio eza
Desamodio kontu bat dago protagonistak bizi duen emozio berpizte
honetan eta psikologoarenera joatea erabaki du lehertzear sentitzen
baita. Gezurra eta egiarekin jolasean ari da, aitzitik, ondo baino
hobeto bereizten du errealitatea eta fikzioaren arteko muga. Testuak
aurrera egin ahala Bakartxok barneratutako sentimendu horiek guztiak
askatzea lortzen du egoerari buelta emanez eta pairatutako ezbeharretaz
barre eginez.
Idoia Etxebarria Elorza
Bakartxo testuaren egilea, Euskal Filologian lizentziatutako 24
urteko oñatiarra dugu. Egun, Euskaldunon Egunkarian dihardu lanean
eta aldi berean, Oñatiko Udal Aldizkarian ere kolaboratzen du orain
hiru urtetatik. 2000 urtean, Gutiziak Emakume Idazle Elkarteak bultzaturiko
testu ezberdinez osotutako liburuan kolaboratu zuen
APIRILAK
12 ABRIL (19.30)
OLERTI ETXEA- ZARAUTZ
|