Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 60. Abril de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Martzelino Soroaren omenez

    GABON
    ANTON KAIKU
    Egilea: MARTZELINO SOROA
    Aktoreak: JOSU IRIONDO, INAZIO LARRAMENDI, MARTIN IÑARRA,
    LUIS MARIA AGIRREZABALA,
    GOIZANE AIZPURUA, INMA
    SORALUZE, ARANTZA EGAÑA, AMAIA ODRIOZOLA, IRAIA AGIRREZABALA, EIDER ZULAIKA, MAIALEN ZULAIKA, ARITZ JAUREGI, AINITZE AGIRREZABALA, EIDER ZULAIKA, AITOR LARRAMENDI

    Taldea: GOAZ ANTZERKI TALDEA

     

    Martzelino Soroaren heriotzaren 100. urtea dela medio, Debako Goaz talde amateurrak omenaldi txiki bat egin nahi izan dio aurten komeriazko bere bi obra ezagunenekin, Gabon eta Anton Kaiku.
    Martzelino Soroa, komediagile gipuzkoarra, Euskal Herrian areto antzerkiaren aintzindaria izan zen. 1848an jaioa, gaztetatik Donostiako zenbait aldizkaritan parte hartu zuen. Bigarren Karlistadan Ziburura ihes egin eta erbesteratutako beste euskaldunekin antzerki saioak antolatzeaz batera, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako zarzuela antzeko obra bat, Iriyarena, burutu zuen. Donostiara itzuli ondoren euskara hutsean obra taularatzea lortu zuen arrakasta handia lortuz.
    Gabon lanak, abenduko festetan herrixka bateko bi amoros zahar beroren istorioa kontatzen du. Batak diru kontuak konpontzeagatik ezkondu nahiko du besteak aldiz, bakardade krudela alderatu nahian norbaiten konpainia bilatzen du.
    Anton Kaiku, artzain xelebrea dugu bigarren laneko protagonista. Lapurketa baten gorabeheran nagusiarekin izandako liskarraren ondorioz eskribau eta alkatearen laguntzaz arazoa konpontzen saiatuko da. Horretarako epaiketa faltsu bat antolatuko dute ikaragarrizko enbroilua sortaraziz.
    Goaz taldeak hogeita zazpi urte luze daramatza antzerkigintza munduan. Orotara hamasei lan inguru burutu dituzte barne antzinako eta gaur egungo euskal dramaturgo anitzen lanak egonik, besteak beste, 1993an lehen aldiz antzeztutako Elizegiren Fernando amezketarra, edo Luis Aranburu Altunaren Gernika 1990ean estreinatua.

    APIRILAK 13 ABRIL (18.00)
    BEÑAT ETXEPARE- GASTEIZ

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886