|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Umorea,
bost istorio eta lau emakume
HAU
PARADEROA!
Autoreak: AITZPEA GOENAGA, ELENA IRURETA
Aktoreak: LOLY ASTOREKA, ELIXABETE ELIZONDO, AITZPEA GOENAGA,
ELENA IRURETA
Musika: FORKY
Off-eko ahotsak: THAMER AL BARAWI, IÑIGO ARBIZAR
Koreografia: MAITANE ZALDUNEGI
Argi eta soinu teknikaria: EDI NAUDO
Eszenografia: WALTER KRUSE
Makilaje: KARMELE SOLER
Zuzendari laguntzailea: ENEKO OLASAGASTI
Zuzendaria: AITZPEA GOENAGA |
Urteak
pasa dira Loly Astoreka, Elixabete Elizondo, Aitzpea Goenaga eta
Elena Iruretak elkarren artean zerbait prestatzeko ideia izan zutenetik.
Azkenik orain pare bat hilabete eskas entsaiuak hasi zituzten eta
jada martxoan Alkizan estreinatu zuten Hau paraderoa! lana.
Orotara bost istorio ezberdin, lau aktore, hogei pertsonaia, umorea
barra-barra eta esperoa, laburbilduz, horiek izango lirateke antzezlan
berri honen ardatz nagusiak.
Ondo pasatzea
Aitzpea Goenagak eta Elena Iruretak, bakoitzak bere aldetik, sketch
ezberdinak garatu dituzte azken emaitza honetara iritsi arte. Helburua,
lehenengo momentutik, ondo pasatzea izan da eta horretarako beharrezko
eta baliagarri diren osagai guztiak barneratu dituzte.
Egoera guztiak gela txiki batean, kokatzeko ideiarekin garatu dituzte
neurri handi batean gerora antzoki ezberdinetako errealitatera moldatzeko
asmoz. Horrela, Ezkontza agentzia batetik, Tanatorio batera, Ginekologoaren
kontsultaren ataritik , Marokoko aireportuko itxaron gela batera
eta hortik Tolosako abesbatza Lehiaketa ospatzen ari den Leidor
Antzokiko kamerinotik zehar.
Umorea eta larrialdiak
Istoriek ez dute jarraikortasunik, alabaina, sketch bakoitzeko pertsonaiek
bizi dituzten egoera larri eta aldi berean, barregarriek funtzionatzen
dute lotura gisa. Esaterako, Tanatorioan dauden ama alabek
ez dute zerikusirik Marokoko aireportuan dauden lau lagunekin edota
abesbatza bereko lau partaideekin ala elkar ezagutzen ez duten eta
ginekologoaren kontsultaren atarian batzen diren emakumeekin,
dio Elena Iruretak.
Nahiz eta orohar lau aktoreen arteko lan kolektiboa izan Aitzpea
Goenaga arduratu da taldea koordinatzeaz, azken orduko ikutuetarako
Eneko Olasagastiren laguntza izanik. Walter Krusek eszenografia
sinplea planteiatzen du taulagaineko gune beltza aprobetxatuz egoera
batetik besterako transizioa jantzi eta bestelako aipangarriekin
nabarmenduz.
APIRILAK
13, 17, 20 ABRIL
BEGIRATU AGENDA
|