Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 60. Abril de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    udiobisualak

    Euskal zinea puri purian

     

    G asteizko Euskal Zinemaren Asteko hamairugarren edizioan Montxo Armendarizen Silencio roto, luzemetraien atalean eta Borja Cobeagaren La primera vez, laburmetraienean, sarituak izan dira.
    Filme luzeen sailean joan den urtean estreinatutako euskal zinemagile pelikula esanguratsuenak parte hartu dute, besteak beste, Julio Medemen Lucía y el Sexo, Ibon Cormenzanaren Jaizkibel edo Ana Diez nafarraren Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan.
    Silencio Roto Montxo Armendarizek zuzentzen duen seigarren filmea da. Gerla Zibilaren bukaera eta ondorengo urteetan zentratzen da. Basoan, Francoren tropen erresistentzia gisa jokatzen duen maki edo gerrilero talde bat bizi da herrira jeisteko momentuaren zain. Honekin batera, filmak faxisten aurka borrokan dabilen eta herrixkara iritsi berri neskatoaren arteko amodio istorioa ere tartekatzen du.
    Borja Cobeagaren La primera vez zine formatuan burututako laburmetraia saritzerako orduan. 1995az geroztik hogeita bost urteko donostiar honek bideo lan ugari burutu ditu, zenbait Jaialditan saritua izanik. Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua, errealizadore lanetan aritu da Estatuko telebiska kate ezberdinetan.
    Marivi Bilbaok, Begoña, laurogehi urteko emakume birjina interpretatzen du. Heriotza gertutik ikustean, prostituto bat, Daniel, Aitor Beltranen eskutik, kontratatzea erabaki du sexuaren aurrean sentitzen duen ikusmira asetu nahiean, mundu guztiaren ahotan entzun baitu sexua polita eta zoragarria dela. Baina hau ez da bat ere erraza izango Danielentzat.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886