|
|
udiobisualak
|
Zinezaleentzako
solasaldia Larrotxenen
Donostiako
Larrotxene Kultur Etxeak antolatzen duen Berriketan/ Charlando con...
zikloaren apirileko programazioa, Paco Plaza, zinegilearen inguruan
arituko da, bere presentziaz gain orain arte burututako lanak ikusteko
aukera egonik.
1973an Valentzian jaioa, Informazio Zientzietan Lizentziatua eta
Madrilgo Zinema Eskolan Diplomatua dago. Bere aurreneko laburmetraia
Tropismo izan zen, handik pare bat urtetara Tarzán en el
café errodatu zuen eta bi urte beranduago Abuelitos. Puzzles,
bere azken aurreko filme laburrarekin lortutako arrakastaren ondorioz,
Second name, bere lehen luzemetraia errodatu berri du, momentu honetan
postprodukzio fasean aurkitzen dena.
Aurreneko lan hau Discoveryk Filmaxekin batera Fantastik sigiluaren
bidez, errealizadore gazteen opera primak bultzatu nahiean, indarrean
jarri duten proiektuaren aurreneko filma ere bada.
Ramsey Cambell idazlearen The pact of the father elaberrian oinarritua
dago Second name. Istorioak, aita hil berri zaion neskatoa du protagonista,
ustekabeko gertakari honek dagoenekoahaztua zuen lehenaldi beltz
eta krudela berpiztera eramango duena.
Herrialde ezberdineko aktoreek parte hartu dute filmea honetan,
besteak beste, Erica Prior, Trae Houlihan, Craig Hill, Miguel Monroy,
Teresa Gimpera eta abar.
APIRILAK
11 ABRIL
LARROTXENE KULTUR ETXEA
|