|
|
usika
|
Bertan
sortutako doinuak irekieran
Biarritz
Culturek antolatutako Fêtes Musicales-Besta Musikalak ekimenak
bere hamabigarren ekitaldia burutuko du apirilaren 24tik 28ra artean.
Saio nagusietanetan, Les Elements, Bratislavako Capilla Istropolitana
eta Eslovakiako Ganbara Orkestra, Laura Mikola pianojolea, Auverniako
Ganbara Orkestra eta Murtziako Orkestra Sinfonikoak Iruñako
Orfeoiarekin batera eskainiko dituzten kontzertuez gain, haurrei
zuzendautako bi saio eta kalean izango diren lau ekitaldirekin osatuko
dira.
Agerraldietan izango den saio aipagarrienetarikoa Joël Suhubiettek
Gare du Midin 24an zuzenduko duen irekiera kontzertua izango da,
Igor Stravinskyk Biarritzen konposatu zuen Ezteiak, konposagile
errusiarrak egin zuen lan nagusia alegia, eskainiko baita. Kontzertuan
Frantziako Tolosa hiriko Les Elements ganbara abesbatzeko 40 kantariekin
batera Corinne Duroux, Nathalie Steinberg, Hélène
Blanc eta David Zobel pianojoleak, 50 diskotik gora argitaratu dituen
Isabelle Poulenard soprano ospetsua, Stuart Patterson tenorra eta
Jean Claude Sarragosse bajua eta sei perkusiojolekin osatuko da.
Stravinskyk sortutako lana ekitaldiko bigarren zatian eskainiko
da, lehenengoan Robert Schumman, Franz Schubert eta Johannes Brahmsek
sortutako balts erakargarriekin burutuko baita.
Aurtengo jaialdian entzulego gazteari zuzendutako bi saio izango
dira. 24an Hervé Suhubiettek irudiz eta doinuz sortutako
Ihesbide Handia ikuskizuna eskainiko da eta 27an Aloete Konpainiak
hiru pertsonaientzat opera txikia balitz prestatutako antzerki abestua
den Barbanie Printzea taularatuko du.
Egitarauan Baionako Kontserbatorioko irakasleek emandako kontzertu
txikiak iragartzen dira 24, 25 eta 27rako, non gitarra, perkusioa
eta abesbatza eta tronpeta ikasgai bezala prestatuta dauden. 28an
bestalde Biarritzeko Harmnie txistulari bandak, musik-tresna horrekin
burututako kontzertua eskainiko du.
|