|
|
usika
|
Blues
eta R&Bren edertasuna
Bluesa
eta R&B kantaririk onenetarikotzat dute adituek Donostian Good
Things bere azken lana aurkeztuko duen Tony Lynn Washington abeslaria
Sei musikarien laguntzarekin, soinu apartak lortu dituzte lan berrian,
R&B klasikoa eta bluesa funk, soul eta jazzarekin nahastuz.
Kantagintzan emandako lehen urratsak sorterriko Ipar Karolinan eman
zituen, non eskolan zein elizako abesbatzetako taldekidea izan zen.
Familiarekin Bostonera joan ondoren, oraindik adin txikikoa zela,
hiriko hainbat klubetan izan zen eta goi mailako musikariekin igo
zen eszenariora, Jackie Wilson, Johnny Adams edo Big Joe Turner
tarteko.
Toni Lynnek ia 40 urterekin grabatu zuen Good Things abestiaren
hastapeneko bertsioa, Satisfaction single interesgarriaren B aldean.
Ondoren beste zenbait lan ugari argitaratu ditu beste musikariekin
zein bakarka, esaterako Blues At Midnight edo Its My Turn
Now.
APIRILAK
18 ABRIL (20.00)
PRINCIPAL ANTZOKIA - DONOSTIA
|