Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 60. Abril de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Indarberrituriko talde beteranoak

     

    Joera ezberdinak lantzen dituzten baina hainbat urtetan eszenarioetan dabiltzan talde beteranoak apirilan Euskal Herrira gerturtuko dira, Supertramp, Status Quo eta Judas Priest gurekin egongo baitira.
    Hogeita hamairu urte igaro dira Rick Davies eta Roger Hodgsonek taldearen aurkezpen diskoa izan zen Supertramp lana aurkertu zela eta orain Slow Motion lan berria aukeztera etorriko dira Gasteizko Buesa Arenara, apirilaren 30ean. Hodgsonek taldea 1983an uzti zuen alde batera eta Daviesek, gaur egun, John Helliwell saxojolea, Mark Hart abeslaria eta teklatuak, Carl Verheyen gitarrajolea, Cliff Hugo bajujole, Bob Siebenberg bateriajolea eta Jessie Siebenberg perkusiojolea izango ditu taldekide. Besteak beste Crime of the Century, Breakfast in America edo Goodbye Stranger diskoekin 50 milloi kopiatik gora saldu ondoren, “One More For The Road Tour 2002” birari ekingo diote Europan barrena.
    Britainia Handian sortutako beste talde beteranoa gerturatuko da Iruñeako Anaitasuna Kiroldegira, apirilaren 7an, kasu honetan heavyaren doinuak nagusituko direlarik. 27 urte daramatza Judas Priestek eszenarioetan Sin after sin, British steel edo Killing machine bezalako diskoak arrakastatsuetako kantuak zuzenean eskaintzen, orain Demolition izenburua duen lana berria aukezteko asmoarekin.
    Rick Partiff gitarrajoleak izandako moto istripuaren ondorioz besoan izandako zaurietatik sendatu ondoren, bere indar guztia erakutsiko dute eszenario gainean Status Quokoek. Francis Rossi, Andrew Brown, John Edwards eta Mathew Letleyrekin batera rock’n’rolla gogoko dutenentzat saio ahaztezina eskainiko dutela iragartzen dute. Erraz barneratzen diren doinuak zorroztutako gitarrarekin nahastuz lortutako emaitza erakargarria agerian jarriko dute. Hainbat hamarkadatan dihardun seikoteak eskuratutako doinu ezagunak Garesen izango dira entzungai apirilaren 27an.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886