|
|
usika
|
Maitasun
bila itzultzen den indianoa
LOS
GAVILANES
Egilea: JACINTO GUERRERO, JOSÉ RAMOS MARTÍNen
liburuxkan oinarrituta
Intérpretes: G. SÁNCHEZ/P. MORO, M. SANZ/I.
ARRUABARRENA, L. CANSINO/P. AZPEITIA, R. LLEDÓ/J. LAVID,
J. GARCÍA, J. LÓPEZ, E. Mª. GARCÍA/A. MIRANDA,
K. TORRES/M. Á. JIMÉNEZ, Mª J. GURRUTXAGA, A.
LÓPEZ, A. TELLETXEA
Ekoizpena: SASIBILL ELKARTE
LIRIKOA |
Donostiako
Sasibill Elkarte Lirikoa Lasartera gerturatuko da Jacinto Guerrero
konposagileak sortu zuen Los Gavilanes zarzuela taularatzeko. 1923an
lehen aldiz eskainitako ikuskizunean agerian utzi zuen musikagileak
sorkuntzarako zuen trebetasuna.
Provenzan kokatzen den lan horretan istorio jakina azaltzen da,
Amerikara dirua egitera doan eta sorterrira itzultzen den Juan gizasemearena,
alegia. Juanek Adriana maite zuen bidaia egin aurretik, baina neskaren
amak dirudun senarra nahi zuen alabarentzat. Adriana ezkondu eta
alargundu egiten da eta Juan itzultzerakoan Rosaurarekin maitemintzen
da, baina neska Gustavo arrantzalea gogokoa du. Juan eta Rosauraren
arteko ezteia prest badago ere, neska Gustavorekin ezkonduko da.
1994an sortutako Sasibill elkarteak Donostian zein zarzuela saioak
ikusteko aukera urriak dituzten herrietan ematen ditu agerraldiak.
Ibilbide horretan, jenero horretako lan garrantzitzuenak taularatzeaz
gain, Cavalleria Rusticana, Tosca, El Trovador, Rigoletto eta La
Traviata operak ere taularatu ditu.
APIRILAK
20 ABRIL (20.00)
MANUEL LEKUONA - LASARTE-ORIA
|