|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Akerraren
errituala
LES
TAMBOURS DE FEU
Antzezleak: GARBITXU, ZESAR A. OGARA, FERNANDO BARADO, LEIRE
OLARAN, TXABI ELKOROBARRUTIA, LLUIS QUERALTÓ, RAÚL
SORIANO
Jantziak: NATI ORTIZ DE ZÁRATE
Zuzendaritza: GARBITXU
Konpainia: DEABRU BELTZAK |
Esku
bat danborrean, bestea probokazioan, Deabru Beltzak konpainiako
kideek zuzeneko musika eta pirotekniaz betetako ikuskizun berria
proposatzen dute, Les Tambours de feu. Zugarramurdiko Akelarrea
azken lau urtetan zuzendu eta gero, bilboko taldeak akerraren irudiak
eta perkutsioak eskaintzen dituzten aukeretaz ohartuta, deabruaren
irudikapena buru duen ahari gudarostea bildu ditu kaleak su eta
erritmo biziz apaintzeko asmoz.
Gidoiaren sortzaile eta ikuskizunaren zuzendari den Garbitxuren
arabera bi zati ezberdinetan oinarritzen da. Ibilaldietan,
danborren doinuak eta akerrak botatzen dituen suak dira nagusi,
geldialdietan ordea, dantzak, ekintza teatralak eta su efektu handiak.
Erritual tankerako ikuskizun bezala pentsatuta dagoen arren, armada
jantzien bitartez kontrastea lortzea nahi izan dute. Zuribeltzez
joango gara, gabak eta suarekin aldean ematen duten kolore sentsazioak
bermatzeko, azaldu digu zuzendariak.
Zazpi pertsonaz osaturiko lantaldea du Les Tambours de feuk, Deabru
Beltzak taldeak inoiz sortutako ikuskizun handiena izanik, bost
antzezle eta perkusionista profesional bi.
MAIATZAK
25 MAYO (22.30)
GERNIKAKO ARBOLA ENP. - ELORRIO
MAIATZAK 31 MAYO , EKAINAK 1 JUNIO
KALEZ KALE - LEIOA
|