|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Bost
pertsonai zorionaren bila
PARIS-BABIA
Antzezleak: MARIJO LANDABURU, PAKI CABALLERO, NAHIA IPARRAGIRRE,
JESÚS RIVAS, IÑAKI MORAL
Jantziak: JUNCAL LÓPEZ
Zuzendaritza: ESPE LÓPEZ
Konpainia: MAIMUR TEATROA |
Gaur
egungo bost heroi aurkezten ditu Maimur Teatroa taldeak Leioan estreinatuko
duen Paris-Babia kale-antzezlan berrian. Inora ez doan ibilbide
honetan ongizate-estatuarekin topo egin dute pertsonaiok.
Legaleon Tko kidea den Espe Lópezek zuzendutako ikuskizuneko
portagonistak Antoñoto, Kontxi, Natasha, Manuel eta Karanba
dira. Lehena, sorterritik Amerikarantz alde egin duen italiarrak,
eskutatu nahi duen bizimodua atzean uzteko asmoa agertzen duen bitartean,
Kontxik hiriaz liluratuta dagoen herri-neska da eta bere ogibidearen
bila dabil. Natasha, ekialdeko etorkina alegia, hautsez beteriko
fashiona erakusten badu, misterioa nagusitzen da bere begiradan;
Manuelek, beste alde batetik, aldean upela astuna darama eta noiz
behinka asaben ahotsa entzuten du. Karanba, azkenik, hitz gutxikoa,
keinu askokoa, zerua eta lurra elkartzen diren hodeiertzean galduta
dabil.
Bost heroi ibiltariak abentura dibertigarrian murgiltzeko proposamena
egiten dute Paris-Babian, ikuslegoa antzezlaneko partaide bilakatuz.
Zintzoak, izaeraz sutsuak eta emozioetan arriskatzen diren horietakoak
badira ere bostak errealitatearen mugetan dabiltza. Bakoitzaren
izaerak joera bereziki parregarrian jokatzera bultzatzen die, uneoro
gizasemea norberaren buruaz ironizatzeko beti prest.
MAIATZAK
31 MAYO (18.00)
KALEZ KALE - LEIOA
|