|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Elvisen
erromesaldia
ELVIS
JOAN HADI
Antzezleak: TXUBIO FERNÁNDEZ DE JAUREGI, PATXI PÉREZ,
CATERINE MARCHAND PLUM, SANTI UGALDE
Zuzendaritza: SANTI UGALDE
Konpainia: TRAPU ZAHARRA |
Leioako
Lehen Umore Antzerki Jaialdiak talde euskaldun onerari emandako
saria eskuaratu zuen iaz Trapu Zaharra taldeak Laugarren Tenorra
lanarekin eta horren ordainean lan berria ekoizteko konpromezua
hartu zuten gipuzkoarrak, nahiz eta aurtengo lan berririk egiteko
asmorik ez izan.
Prestatutako antzezlan komiko berriari Elvis joan hadi! behin-behineko
izenburua jarri diote, ikuskizuneko protagonista kantari ospetsuaren
zalea izateaz gain emazteari tratu txarrak emateaz damututa dagoen
gizona baita. Ohitura zaharrak alde batera uzteko asmoarekin erromes
abiatuko da Santiagorako bidea egiteko, nahiz eta gizonak alderantziz
egitea erabaki, hau da, Galiziako hiriburutik irten eta bere etxeko
atariraino joan.
Ibilbide luzea "Lali, barka iezadazu, arren leloa jartzen
duen gurutze astun batekin egin eta azken metroak Elvis bezala jantzita
burutu ondoren, bere emaztearen harrera hunkigarriaren zain da.
Baina emaztearekin berriro elkartzea ezin okerrago aterako zaio,
une horretan hasiko baitira komeriak.
Erromesaldiak iraun dituen hiru hileetan Lali emaztea Ramónekin
berregin du bizitza. Ramón Elvisen lagun eta auzokide izateaz
gain, ibilbidea egiteko aholkua eman zion. Egoera erabat aldatu
da eta emaztearengandik jasoko duen ongi etorria ez da izango berak
espero zuena.
MAIATZAK
31 MAYO / EKAINAK 1 JUNIO (20.00)
KALEZ KALE - LEIOA
|