|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Esparru
guztietako antzerki mostra
Deba
Beheko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren 18. edizioan ikastetxe,
unibertsitate eta antzerki talde profesionalek bat egingo dute berriro,
maiatzaren 7tik ekainaren 15a bitartean. Ohikoa den bezala, Mallabia,
Mutriku, Eibar, Elgoibar, Ermua eta Soraluzeko Aretoak antzezlanen
erakuslehio izango dira. Konpainia profesionalei dagokienez, azken
aldian haurrentzako estreinatu dituzten obra interesgarrienekin
batera Euskal Herriaz kanpoko bi taldek euren lanak erakutsiko dituzte,
hots, Gaztela-Mantxatik datorren Teatro Malta Los poderes de Lila
lanarekin eta Roseland Musikal Kataluniarraren Las mil y una noches.
Erronka berri bati aurre egin izaten diote urtero urtero mostra
berezi honetako arduradunek aurrekontuen gorabeherez gain ikusentzulegoengana
iristea ez baita lan erraza izaten talde gehientsuenak eskolartekoak
izanik. Aurtengoan, sei urtetatik hasita 17 urtetara arteko ikasleek
parte hartuko dute erakusketan. Mutrikuko Institutuko L.H.ko 6.
mailako eta D.B.H.ko 1.maila Akelarre taldeak Neskak ospearen bila
eskainiko du maiatzaren 7 eta 16an. Herri bereko, San Miguel Ikastetxe
eta Goizeko Izarra Ikastolako L.H.ko 4-5-6. mailako, Iratxoak taldearen
izenean, Museoan lapurketa, Garai berriak eta Esperantzaren aukeraketa
pieza laburrak egingo dituzte hilaren 10 eta 18an. Orain arte aipatutako
obra guztiak Marisa Martinezeek koordinatu ditu. Eibarreko La Salle-Isasi
ko talde txikiak, L.H. 1.mailakoak, Kasilda Saroberen laguntzarekin,
Zuhaitz baten istorioa eta eskola bereko talde ertainak, L.H. ko
2. mailakoak, Zezen plazan taularatuko du hilaren 14an; bestalde,
nagusienek, L.H.ko 5. mailakoak, Itsuak eta Magia de la medio aurkeztuko
dute. Hurrengoko astelehenean, maiatzak 20an, Eibarko Mogel-Isasikoen
txanda izango da, Isilak taldeak, D.B.H.ko 3. mailakoek Gaztaro
Oroitzapenak guztien artean asmatutako lana eta D.B.H.ko 2. mailako
Zaratatsuek, Jon Garaizabalen ardurapean, Zoroetxeko komeria burutuko
dute. 23an berriz, Ermuko Ongaray Eskolako Taller Teatroak Al otro
lado del Tunel antzezlana erakusteko aukera izango du. Azkenik,
hilaren bukaeraruntz, maiatzaren 28an, Moguel-Isasiko B.H.I.ko Gugen
taldekoek Drogen artean lana eskeiniko dute Begoña Barojaren ardurapean.
Nobedade gisa, egun berean, L.D.H.ko 6. mailako Tea For Txo-T42
taldekoek ingelesez antzeztuko dute Mr. O´clock lana Javier Hernando
zuzendaritzapean.
BEGIRATU
AGENDA
|