|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Esparru
Unibertsitarioa
Eibarko
Antzerki Jardunaldiekin batera, Eibarko Heziketa Egoitzeko Narruzko
zezen taldea erakusketa koordinatzeaz arduratzen da, urtero ikuskizun
berria aurkeztearekin batera. Maiatzaren 13an Jardunaldietan bertan
berrezkuratutako Jacinto Benaventeren Los intereses creados, konpainiak
bere ibilbideko lehenengo urtean estreinatutakoa, eskeiniko dute.
Aurtengo unibertsitate antzerki egitarauaren barne ere berritasunak
ez dira faltako, Eibarko E.U.I.T.I.ko Gorka Renobalesek, Koblakari
Bizkaiko Malabarista Batzordearen izenean arituko denak, zail honi
hasiera emango dio hilaren 7an hogei minitu dirauen ikuskizun bereziarekin.
Maiatzaren 8an Debacles antzerki talde donostiarrak, Carlos Minondo
zuzendari lanetan egonik, José Luis Alonso de Santosen Pares
y nines umorezko muntaia eskeiniko du.
Leioako E.H.U.ko Antzerki Gelakoek, Carlos Paneraren zuzendaritzapean,
joan den urtean estreinatutako La guerra del sofá umorezko
lana antzeztuko dute maiatzaren 22an. Bertan, bikote ezberdinek
eguneroko bizitzan izaten dituzten ohiko errietez hitz egiten da,
egongelako sofa izanik egitate guzti horien kokaleku, beraz, taulagaina
aretoetako antzeztoki den antzera sofa etxeko eszenatoki partikularrean
bilakatuko litzateke.
Azkenik, Soraluzeko zubia taldeak Oscar Ortiz de Lejarazuren La
casa de Alba Bernárdez obraren bidez erakusketari amaiera
emango dio ekainaren 15ean.
BEGIRATU
AGENDA
|