|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Garbitzaile
konpontzaileak
E.S.E.P.P
Antzezleak: JON BARBARIN, DAVID GOÑI, JOSÉ
FÉLIX ETXEBARRIA
Koreografia: JAVIER REDRADO
Jantziak: CARMEN PERALTA
Zuzendaritza: PABLO ZUBIKARAI
Konpainia: TOMBLIGO TEATRO |
Pertsona
oso garrantzitsua ordu batean hirira datorrela-eta, Udalak eskatuta
E.S.E.P.P enpresako hiru langileek, ezinezkoa den lana burutu dezaketen
pertsona bakarrak, kaleetako itxura erabat hobetu beharko dute.
Planteamendua hori duela, TOmbligo Teatrok ikuslearekiko hurbiltasunaz
jolasten duen E.S.E.P.P kale antzezlanean politikoki egokiak ez
diren portaerak salatzen duen hirukotea dugu protagonista. Moralitatearen
brigadistak bailiran, garbitasunaren ikuspegi propioa izango dute
jokabide.
Ironia kutsu handia lana izanik, David Goñi antzezlearen
esanetan nolabait, hiru arte lan gogora ekarri ditzake, batetik
Pulp Fiction filmako Lobo pertsonaia, bestetik Esperando
a Godot eta azkenik, Bienvenido Mr. Marshall. Helburu nagusia ikuslearekin
batera jolastea dugu, baina halaber, kritika sartzea lortuz gero,
hainbat hobe. Pablo Zubikarai zuzendariaren iritziz, klownak
duen munduaren ikuspegi estranbotikoak kritika egiteko zeharbide
egokia da.
Emanaldi bakoitza berezia izango dela ziurtatzen dute, publikoarekin
jolasak zein espazioak berak baldintzatzen baitu antzezleen lana.
Beraz, lanaren muina osatzen duten egoerez gain, beste horrenbeste
baliabide izan behar ditugu prest edozein momentutan ateratzeko
azaldu digute. Bestalde, lan honetan akrobaziekin lan egitera ausartu
dira TOmbligokoek, zirkoa egin barik, baina Javier Redrado
koreografoarekin batera lan eginez, pertsonaiak mugitzeko era berezia
lortu dugu
MAIATZAK
31 MAYO (19.30)
BOULEVARD A - LEIOA
|