Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Ihes egiteko aukerarik gabe

    BAKUN
    Antzezleak: BORJA RUIZ, IÑAKI ZIARRUSTA, YOLANDA BUSTILLO,MONIKA VILCHES / JUAN PABLO ÁLVAREZ
    Eszenografia: UBÚ
    Argiztapena: JOHN LUHMAN
    Zuzendaritza: KEPA IBARRA
    Konpainia: GAITZERDI

     

    Dramaturgia bisualan aurrera eginez, Gaitzerdi konpainiak Bakun antzezlanean aktore anonimoa pertsonaia ezagun eta onartuak bihurtu arteko eraldaketa antzezten du. Agerpen eta desagerpenaren kode akrobatikoa eta mimesia, antzelearen biderkaketa tarte, pertsonaiak mugatutako toki itxian sartu dituzte ihes egiteko aukerarik gabe.
    Kepa Ibarra zuzendariaren aburuz, “mimesia lantzea oso zaila da, ispiluarena baino, klonikoa izan behar baitu. koreografiarekin alderatuta, non bakoitzak bere barnean daraman hori atera dezakeen, mimesian disziplina beharrezkoa da ”.
    Pertsonaiaren sortze prozesuan krisia dute oinarri, Ibarrak azaltzen duenez “antzezle bakoitzak bere ingurukoekin antza duela somatzen duenean arazoa sortu eta antzezlearen katarsia, eztanda du ondorio”.
    Gaitzerdik egin ohi dituen lanetan eszenen arteko konexioa urria izan den arren, oraingoan hiru atal nagusitan banatu dute: pertsonaiak elkartzen direnen lehena, non plastikotasuna eta katarsia nagusitzen diren; apurketa dramatikoa planteatzen duen bigarren zatia; eta azkenik, antzezleek euren animali izaera erakusten duten hirugarrena, non, Ibarraren esanetan, “oinarria agertzen den, portaera ezberdina duten gizaki bik momentu jakin batean kode, idea eta konpromezu berdinak izatean”. Joku erritualera iritsi arte, hutsean ibiliz gorputza, antzezleak dibertsio jokoan murgiltzen diren arte.

    MAIATZAK 30 MAYO (22.45)
    INSTITUTUKO PATIOA - LEIOA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886