Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Kontuz kontu etapa berri bateruntz

    LEIRE HASIBERRIA
    Aktorea: BEATRIZ MARTINEZ DE ANTOÑANA
    Musika: FRANCISCO IBAÑEZ
    Maskarak, panpinak eta atrezzo: JAVIER TIRADO
    Argiztapena: JAVIER ULLA
    Jantziak: JUNKAL LOPEZ
    Karakterizazioa: ESTER VILLAR
    Karroaren eraikuntza: CARLOS PÉREZ DONADO
    Produkzioa: JAVIER ALKORTA
    Koreografia: MIKEL GOMEZ DE SEGURA
    Zuzendaria: CARMEN RUIZ CORRAL
    Taldea: POR POL ANTZERKI

     

    Lau urte pasa dira jada Porpol Antzerki talde gasteiztarrak Bernardo Atxagaren Xolak badu lehoien berri bere azken antzezlana estreinatu zuenetik. Azkenik hamar urte bitartera arteko haurrei zuzendutako lanaren aurreneko pasea aurkeztu berri dute Leire hasiberria izenburupean Aguraingo Antzokian apirilaren 21ean.

    Etapa berria

    1987az geroztik bere ardurapean duten Eskolaren gestio eta gorabeherak izan dira geldiune luze honen arrazoi nagusienetako bat. Carmen Ruiz Corral zuzendariaren esanetan aspalditik zeramaten proiekturen bat aurrera eramateko gogoz, “momentu egokia iritsi da, etapa berri bati ekiteko ideia proposamen anitz pilatu baititugu denbora guzti honetan. Printzipioz umeentzako antzezlanetik hastea erabaki dugu gerora begira helduentzako obra garatzeko. Bestalde, espero dugu etapa honek jarraikortasun bat izatea, alderdi ekonomikoaz arduratzeko orduan, hots, promozioa, kontratazioak... muinetik hasi beharra bait dago eta honek suposatzen duen lana ez da nolanahikoa”.
    Xolak badu lehoien berri lanean ez bezala ideia batetik abiatu dira oraingoan eta erronka honi aurre egiteko Beatriz Martinez de Antoñanarekin, eskolako ikasle ohiarekin, kontaktuan jarri ziren. Porpolekoek normalean euskaraz eta erdaraz muntatzen dituzte lanak eta beraz, bi hizkuntzetan aritzeko gai den aktorea behar zuten. Martinez de Antoñanak, bere aldetik, orain arte gehienbat umeei zuzendutako ikuskizunetan ordezkapenak egin izan ditu bai Panta Rhei konpainiarekin Beltzitina lanean baita Deabru Beltzak talde bilbotarrarekin.
    Leirek, antzezlaneko protagonistak, kontu kontalaria izatea erabaki du baina hain da lotsatia eta horrenbesteko beldurra sentitzen du ez dela jende aurrean aritzeko gai. Izebak larriune horretatik ateratzen lagunduko du baina ustekabean bere aldemenetik desagertu eta bizi duen errealitate berezi horri bakar bakarrik aurre egin beharko dio kokildu gabe.

    Kontuen gurdia

    Gurdi batez lagunduta mamu, planeta, laino, sorgin eta neskato gaizto bati buruz hitz egiten duten kontaketak dira antzezlanean narratzen direnak, horretarako, ipuin bakoitzerako eszenografia elementu ezberdinak erabiltzen dituzte.
    Porpolekoentzat umeei denbora pasa on bat eskeintzeaz gain, helburu nagusia antzezlan interesgarri bat burutzea da interpretazioaren alorrean intentzio berezia ezarriz. “Prestaketa prozesuan klown joko eta inprobizazio ugari egiten ditugu, behin ideiak ondo baino hobeto garatuak daudenean textua gehitzen diegu; beraz hitza interpretazioari gehitzen diogun elementua da. Lan egiteko era hau berdina da obra jada idatziriko istorio baten oinarritua badago ala ez”, aipatzen du Carmen Ruizek.
    Bestalde, Ruizek gogoko du aktoreek antzezlanaren eraketan parte hartzea. “Baliteke hasieran zailagoa izatea ideia edo proposamenen konbinazio hau, halaber, hartu eman asko errazten da lan prozesuak aurrera eginten duen heinean”, azpimarkatzen du antzezlaneko zuzendariak.

    MAIATZAK 4 MAYO (11.00)
    POR POL ANTZERKI ESKOLA - GASTEIZ

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886