Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Munduko kaleetan ibilaldia

    KULUNKA MUNDUARI BIRA
    Koreografia: GORKA SÁEZ
    Dantzariak: ASIER BASTIDA, VIRGINIA GUTIÉRREZ, JOSU MENTXAKA, AMAIA QUINTANO, GORKA SÁEZ, KARMELE SANTAMARÍA, IMANOL SARRIÁ, OIHANA URGOITIA
    Musika: MARÍA JOSÉ LÓPEZ, IÑAKI GUTIÉRREZ
    Jantziak: AINHOA BASTIDA
    Argiztapena: TARIMA
    Zuzendaria: IÑAKI GUTIÉRREZ
    Konpainia: XARAMEL

     

    Euskal kultura abiapuntu, Xaramel konpainiaren Kulunka munduari bira ikuskizunak antzerkia, dantza eta musika biltzen ditu. Txistuaren soinuak kulunkatuz, erronkaren, emankortasunaren erritoen eta alaitasunean barneratzen du ikusleria. Sehaskan egongo balira moduan, munduko herrialde ezberdinak ezagutararazteko gonbitea luzatzen du. Gorka Sáez koreografoaren esanetan, “hamar atalez osatutako ibilaldia prestatzeko, Arabia, Errusia eta Afrikako kulturak aztertu ditugu besteak beste, eta haiek euskal kultura tradizionalarekin nahastu ditugu, betiere gure ikutu propioa eta garaikidea emanez”. Horrela, dantzak eta musika ezberdinak, propioak zein tradizionalak, gorputz espresioarekin batera azalduko dira kalean, eszenatoki baten gainean. Iñaki Gutiérrez zuzendariak dioenez, “euskal kultura kalean sortu da, bai musika, bai dantza, baita antzerkia ere. Eszenatokietan egiteko aukera bagenuen, baina kalean egiteko erronkari aurre egitea nahi izan dugu”.
    Kulunka munduari bira Xaramelek sortutako lehen ikuskizuna da. Taldeko kide gehienak Elai-Alain dabiltza musikari zein dantzari. Izan ere, 1994 urtean txistu banda moduan sortu zen Xaramel, baina gauza berriak egiteko irrikak ikuskizun hau prestatzera eraman ditu.

    MAIATZAK 31 MAYO (22.45)
    INSTITUTUKO PATIOA - LEIOA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886