|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Panpinen
erakusleiho erakargarria
Bergarako
Taun-Taun taldeak Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen VI. Mostra
gauzatuko du maitzaren 2tik 5era. Ekimenean Argentina, Bulgaria,
Erresuma Batua eta Kolonbiatik etorritako taldeez gain, Gaztela
eta Leon, Aragoi, Balear Irlak, Andaluzia eta Valentziako konpainiak
gerturatuko direlarik. Saioetan, joera eta teknika ezberdinekin
erdietsitako ikuskizunak izango dira ikusgai Novedades aretoan,
Pol Pol tabernan, herriko zenbait kaletan eta Angiozar eta Osintxu
auzoetan. Agerraldiez gain, Mostra, Corrado Masacci txotxongilo
egileak sortutako Txotxongiloen Artea erakusketarekin osatuko da.
Jatorri
desberdineko bederatzi taldek burutuko dute Bergaran eskainiko den
Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen VI. Mostra, ekimenean hamar
ikuskizun eskainiko direlariak. Zuzenean eskainiko diren ikuskizunez
gain, Corrado Masaccik prestatutako Txotxongiloen Artea izenburu
duen erakusketa irekiko da Mostrak irauten duen bitartean.
Argentinatik gerturatutako El Chonchón taldea izango da VI.
ekimenaren inaugurazio ekitaldian Kultur Etxean, maiatzaren 2an
arratsaldeko zazpietan eskainiko duen saioarekin. Carlos Piñero
eta Miguel Oiartzún manipulatzaileek, Fernando de Rojas,
Espainiar literatur klasikoko sortzailearen lan ospetsuena aukeratu
dute, La Celestina del Retablo lana egokitzeko.
Bapatekotasuna
Eskularru teknikarekin burututako ikuskizunaren oinarria Rojasen
lana bada, freskotasuna, umorea eta bapatekotasuna nagusitzen den
bertsioa eskaintzen dute El Chonchónekoek. Ezusteko elkarrizketa
xamurrak nagusitzen diren ikuskizunean, zalegoa bereganatzea lortzen
dute era zuzen eta dibertigarrian, aspalditik formato txikiko antzerkiarekin
titiritero-antzezleak munduan barrena egin duten bezala.
Lehenengo eguneko agerraldiak Gaztela eta Leongo ALTO Teatro taldearen
saioarekin osatuko dira, non Alejandro Lucas egile eta zuzendariaren
Silencio lana ikusgai izango den. Antzezlan hunkigarri horretan
bakoitzaren barrenak aztertzen dira zerikusirik ez duten baina osotasuna
adierazten duten zazpi istorioren bitartez.
Sentimenduak, jarrerak eta bizitza aztertzeko aukera desberdinak
jorratzen azaltzen zaio ikusleari Silencion. Haatik, saiheztezinaren
aurrean, edo gure kontrolpetik at dagoenari, nola aurre egin proposatzen
dute taldekideek.
Valentziako Banbalina, Aragoiko Arbolé eta El Chonchónen
emanaldiekin burutuko dira maiatzaren hiruko saioak. Banbalina taldeak
Jaume Policarpok sortutako Pasionaria izenburua duen lana taularatuko
du. Lau aktore, dantzari eta manipulatzaileentzat sortutako lanak,
Dolores Ibarruriren gogoetatik egindako txangoa erakusten du.
Zurezko Ibarruri
Zurez egindako Dolores Irarrurik, panpina bilakatu ondoren bere
ideiengatik eta faxismoaren aurka burrukatzen dihardu, bere bizi-abenturan
zehar nekazaria den ama eta ospetsua egin zen pertsonaiaren norgehiagoka
tartekatzen dira, ikuslegoa espainiar tragediaren lekuko jarriz.
Arbolékoek ihardunaldietan erakutsiko dituzten bi lanetatik
taularatuko dute lehena. Teatro Ambulante da bertan, txotxongiloen
antzerki zaharrena biltzen delarik: txurrodun txotxongiloena alegia.
Hurrengo egunean Angiozar eta Osintxun ikusgai jarriko den lanaren
oinarria ikuslegoaren partehartzean eta berarekin burututako mintzaldietan
oinarritzen da. Ogibide mota bat berreskuratzeko asmoarekin aspaldiko
errepertorioko lanak eta Guiñol, Villafañe, Iñaqui
Juárez eta beste zenbait egileen egokitzapenak ematen dituzte.
Talde aragoiarrak Trigedias de Amor y Cuernos lana ere erakutsiko
du mostran. 4an taularatuko duten ikuskizun honetan txotxongiloen
joera zaharrenetarikoa lantzen dute, bululúarena alegia.
Iñaqui Juárezek juglare galizarraren ohitura aukeratu
du oraingoan, Valle-Inclánen Los cuentos de Doña Friolera
eta García Lorcaren El Retablillo de Don Cristobal lanak
taularatzeko, non tradizioa eta abangoardia nahasten diren. Ikuskizunaren
ardatzak itsua, ardoa eta panpinak dira.
Bulgariatik gerturatutako Two Hands Theatre taldeak ikuslegoa zur
eta lur utziko duen Sueños de Marioneta lana jarriko du ikusgai
4an. Maya eta Vassil Svechtarov artisten taldea 1994an sortu zen
eta ordutik aurrera nazioarteko bira ugari egiteaz gain sari ugari
eskuratu dituzte.
Bergaran erakutsiko duten lanean unibertso tragikomikoa sortzen
dute hitzik erabili gabe, kenuekin baliatzen baitira lana burutzeko.
Txotxongilo antzerki klasikoa menperatzeaz gain argia, musika, eskularruaz
egindako panpinak, objektuen manipulazioa edo oinekin zein eskuekin
bikain moldatzen direla erakusten dute.
Ipuin Indiarra
Larunbateko
agerraldiak Balear Irletako Au ments taldearekin osatuko dira. Dantza
eta txotxongiloekin osatutako Las tres llaves ikuskizuna Amerikako
Iparraldeko ipuin indiarrean oinarritzen da. Bertan, gizon-emakumeen
sorkuntzaren Historia azaltzeaz gain, gizakiari dagozkion dohainak
eskuratzeko eta lurralde eremuak erabakitzeko, Jaungoikoa eta Deabruarekin
egindako gestioak aipatzen dira.
Balearretakoen ikuskizuna, taldeak egindako ikerketaren ondoarioa
eta eskularruko txotxongiloen oinarrizko teknikaren moldakuntzaren
ondorioa da. Beste antzerki hizkuntzekin alderatuz, taldekideek
ohiko toki eszenikoa manipulatzailearen gorputzaren barrena kokatu
dute.
Erresuma Batua, Kolonbia eta Andaluziatik gerturatutako hiru taldek,
beraiek sortutako azken ikuskizunak taularatuko dituzte Bergarako
hiru gune desberdientan. Stephen Mottrams Animata taldeak
In Suspension jendearenganatuko du, bertan oinarrizko zein zailtasun
handiko manipulazio teknikak erakusteaz gain, eskuz eta makilatxoz
erabilitako panpinekin jostatzen direlarik. Espazioa, argia eta
soinua era indartsu eta adimentsuan erabiliz, giroak eta egoerak
bikain bereiztea lortzen dute. Ironiaz beteriko umorea darion lanak,
Stephem Mottram manipulatzailearen trebezia azaltzen du nonahi,
Glyn Perrin musikagilearen konposizioarekin batera.
Jerez de la Frontera hiritik gerturatuko da La Gotera de la Azotea
taldea, Farsa 3 Concertante lana taularatzeko. Formato txikiko lana
bada ere, ikuskizuna zuzeneko musikarekin lagunduta eskaintzen da
Jerezeko eskularruaren teknika oinarri duela. Konpainia andaluziarrak
eskaintzen duen lana, matematika printzipioan du abiapuntu, alegia
elkartutako hiru gezurretik egi berria sortzen dela
dionak. Edo beste era batera esanda egi berria hiru gezurren
ondorioa da.
Aktore eta musikoak
1987an hizkuntza propioa eta Kolonbiako elezaharrak eta mitoak jorratzeko
asmoarekin sortutako Palo QSea taldeak Rompe Candela lana
taularatuko du Mostraren egitarauaren barne. 1990ean, Kadizeko V.
Iberoamerikako Antzerki Jaialdian izan ondoren Bartzelonan jarri
zuen bere egoitza eta Europan zein Kanada, Australia edo Brasilen
bira ugari egiteaz gain, Bekeereke euskal taldearekin izan da elkarlanean.
Rompe Candela Wilson Gaviriaren zuzendaritzapean sortutako antzezla
da eta bost aktore-manipulatzaile eta hiru musikok osatzen dute.
Magiaz beteriko ikuskizuneko protagonista nagusiak Etengabeko Itzuleraren
Kiribil galaxiako Kobal eta Balí jaun txikiak dira. Batak
eta besteak ihes egin dute eta biak harrapatzeko ahalegin guztiak
egin beharko ditu galaxia horretako Inquizis boteretsuak. Kobal
eta Balí, deabru bilakatuko dira eta galaxia berri bat aurkituko
dute.
El Arte de la Marioneta
El marionetista Corrado Masacci (Rávena, 1959) instalará en la Muestra
de Bergara una colección que recorre la historia de este Arte. Títeres,
marionetas y máscaras de Birmania, Bali, Nepal, Java y Rajastán
(India), así como italianas y de la Commeddia dell¹Arte se entremezclan
en esta exhibición que tiene un marcado acento pedagógico.
MAIATZAK
2-5 MAYO
BERGARA (BEGIRATU AGENDA)
|