Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Tamainak ez du garrantzirik

     

    Bederatzi ikuskizun desberdin eta ia 30 emanaldi izango dira Donostiako zenbait tabernatan, maiatzaren 9an hasi eta 26ra arte burutuko den 2002ko Poltsikoko Antzerki Jardunaldietan. Agerraldietan joera, argudio, helburu eta hizkuntza ezberdinetan sortutako ikuskizunak taularatuko dira.
    Antzerki bisuala jorratzen duen Laura Kibel italiarrak emango dio hasiera agerraldiei Ve donde te lleven tus pies izenburua duen lanarekin. Teatro dei Piediko kideak oinak, zangoak eta belaunak eranbiliz bizitza duten txotxongiloak bezala agertzen da eszenarioan eta nahiz eta trukoak jendaurrean erakutsi, magiaz beteriko saioak burutzen ditu.

    Modari astindua

    Lau neskaz osatutako Kasketa Kabareta talde donostiarrak taldearen izenburu bera duen antzezlana zein Neskapolitan ikuskizuna taularatuko ditu. Lehenengoan kabaretea kritiko, zitriko eta zorrotza egiteaz gain, egungo bizimoduari kritika egiten diote. Neskapolitan, bestalde, Euskal Herriko moda aldizkaria da eta hedabide horren moda gala dela eta, hainbat egoerari tira egiteko aukeraz baliatzen dira.
    Ander Lipus komerianteak Josu Lartategik idatzitako Ardoaz taularatuko du. Antzerkiola Imaginarioan sortutako bakarrizketan emagaldu batekin maitemintzen den deprabatuaren istorio krudela azaltzen da. Ignatius ardoaren apologia egitera dator, baina sentimenduak arrapaladan etorriko zaizkio behin eta berriro.
    Donostiara gerturatuko da Psicosis Gonsáles argentinarra 100% Cabaret lana taularatzeko. Diva Gorriak –kolore horrekin jantzita agertzen baita– ikuslegoaren zirikak ditu gogoko berak, bitartean, publikoa bere hitzen eta gorputzaren mugimenduaz berotzen ahalegintzen dela.
    Fanniplatz taldea Idoia Oteizarekin batera osatzen duen Urko Menaia, bakarkako lana erakutsiko du oraingoan. Menaiak Tangoa deituriko emanaldian tango argentinarra dastatzeko aukera eskaintzen du, musikariak berak euskaraz konposatutako zenbait abesti entzuteko aukera eskainiz.

    Magia, musika eta dantza

    Jaiotzaz iparramerikarra den Donald Lehn aktore eta bufoiak Malo, El malísimo lana jarriko du ikusgai, non gizonezko eskasaren lorpen handiena mundu eroan bizik irautea den. Eszenariora igotzen diren aktore guztiak ospea bereganatzeko asmoa badute, berak ihes egiteko zuloa egiteari ekiten dio. Dramatxoa burutzeko, magia, malabarrak edo bapatean otu egiten zaionarekin baliatzen da.
    Manuel Sanjuanek Hollywood edo Las Vegasen ospatzen diren jai izugarrietara eramango ditu ikusleak Sinatra’s Friends antzezlanarekin. Genne Kelly, Dean Martin, Fred Astaire, Sammy Davis Jr., Elvis Presley eta beste zenbait izarren kantu eta dantza ospatzuak gogoraraziko ditu.
    Ondo esan beharko ikuskizunean Ramón Agirre aktorea eta Joserra Senperena musikariak bluesa, kopla zaharrak, pasadizo sasibiografikoak, rokanrola eta katxondeoa nahasten dituzte.
    Mamá, quiero ser autista du izenburu Daniel Higiénico kantautorearen azken ikuskizunak, non ohiko bizitzan eta ikuskarien arloan bildutako esperientzia propioekin osatutako fartsa eskaintzen duen.

    Trío de bolsillo

    La Casa de Cultura Barrena de Ordizia acogerá este mes el programa Poltsikoko ikuskizunak, que incluye tres espectáculos de pequeño formato. Una pareja ideal de Esther Esparza abrirá las actuaciones el día 24, mientras que al día siguiente Iñaki Salvador pondrá en escena Piano bakarra. El ciclo concluirá el 31 con Entre actrices de la compañía Menage a trois.

    MAITZAK 9-26 MAYO
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886