Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Doinu latinoak eta jazza oinarri

     

    New York hirian jaiotakoa izan arren eta bokazioz jazz erritmoak lantzen baditu ere, doinu latinoetan murgilduta dabil azken bolandan Jerry González tronpetajole eta kongajolea. Bi musika joera horien uztarketatik doinu berritzaileak sortzea lortu du egindako ibilbidean, hala erakutsi baitu 1979an Ya yo me curé izenburuarekin argitaratutako lehen diskoan, non jazza eta doinu afrokubatarrak nagusitzen ziren.
    Fernando Trueba zine zuzendariak egindako Calle 54 filmean agertzen den Jerry González, Javier Massó ‘Caramelo’ pianojolea, Alain Pérez bajujolea eta kutxa flamenkoa astintzen duen Israel Suárez ‘El Piraña’ musikariekin batera, Elorrioko Arriolan izango da. Taldeak eskaintzen dituen agerraldietan, ustekabean uztartzen dira doinu ausartak, biziak eta sentsualak, bi kultura ezberdinen ezaugarri nagusi direnak alegia, beti ere abangoardian murgilduta.
    Fort Apache Band bezalako taldeak sortzeaz gain, hainbat musikari ospetsuen alboan izan da Jerry González, besteak beste George Benson, Dizzy Gillespie edo Houston Personekin izan baita.

    MAIATZAK 10 MAYO (22.30
    ARRIOLA KULTUR ARETOA - ELORRIO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886