|
|
usika
|
Galiziako
folklorea oinarri
Galiziako
doinuak nagusituko dira Sestaoko Kasko plazan maiatzean zehar, herri
honetako Hijos de Galicia elkarteak bere 50. urteurrena beteko baitu.
Ospakizunak borobiltzeko folk doinuekin osatuko diren bi agerraldi
antolatu dituzte, non Galiziako talde indartsuenetarikoa den Luar
Na Lubreren ekitaldiaz gain, Cristina Pato gaitajole ospetsuenetarikoa
eszenario gainean izango den.
Luar Na Lubrekoek Espiral izenburua duen zazpigarren diskoa argitaratu
zuten iaz eta bertan 1986tik egiten ari diren folk doinuak eta musika
tradizionala jorratzen jarraitzen dute. A Coruñan sortutako
taldeak lehentasun osoa ematen dio bertako kulturari eta asmoak
gauzatzeko herri kantutegiaren ikerketa lan sakona burutu dute hainbat
urtetan. Taldeak 1992an Mike Olfieldenetzat kontzertua eman ondoren,
elkarlanean hasi zen musikari britainiarrarekin eta honek Bieito
Romero gaitajoleak sortutako O Son Do Ar kantu ospetsua jo zuen.
Hogei urte eta kalean bi disko besterik ez izan arren, Cristina
Patok ospea eta zaletuen oneritsia eskuratzea lortu du. Tolemia
izenburuko lehen diskoan argi utzi ondoren musikarako dituen dohaiak,
Ourenseko zorroztaileen hizkeran goranahia edo goseti esannahia
duena Xilenton, entzuleen zalantzak alde batera uztea lortu du.
Lan berriko doinuak Galiziako sustraietan murgiltzen badira ere,
alboko herriarekin, Portugalekin alegia, historikoki mantentzen
diren lotura estuak erakusten ditu.
MAITZAK
17, 18 MAYO (22.00)
KASKO PLAZA - SESTAO
|