Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Klasikoak nonahi izango dira entzungai

     

    Doinu klasikoak gogoko dituen zaletuak hainbat aukera izango ditu maiatzan zehar lehen mailako bakarlari zein taldeekin gozatzeko, Euskal Herriko lau muturretan ekitaldik iragartzen baitira. Horren eredu dira Basauriko San Migel Elizan burutuko den Udaberriko IV. Kontzertuak ekimena, edo Donostiako Kursaalen burutuko den ekitaldi sorta.
    Lau agerraldi izango dira Basaurin eskainiko den ekimenean, hileko lau astearteetan alegia. Lehenengokoan Espaniako Gazte Orkestra Nazionalean elkarlanean izan odoren Arché Hari Laukotea sortu zuten Marc Oliu, Patxi Azurmendi, Isabel Aragón eta Joan Antoni Pich izango dira eszenarioan, Mozarten Kuartetoa Re Minorrean K421 eta Beethovenen Kurtetoa Op.59 Fa Maiorrean obrak eskaintzeko. Bigarrenean Uruguayko Humberto Quagliata pianojolearen saioa izango da Falla, Mompou, De Pablo, Marco, Stefani eta Balboaren piezak eskaintzeko eta azken aurrekoan Marta González de Ubieta sopranoa, José Ferrero tenorra eta Rubén González Agirre painojolearen kontzertu lirikoa izango da Bizet, Puccini, Verdi, Solozabal eta Guridiren El Caserio zarzuelako zenbait pasarte eskaintzeko. Azken saioan Galdakaoko Los Tonos Humanos ganbara abesbatza eta Concert Les Âges ganbara orkestrak Joseph Cassanéa de Mondevilleren De Profundis Clamavi eta Henry Purcellen Come Ye Sons of Art eskainiko dituzte Belen Madariagaren zuzendaritzapean.

    Errenazimenduko lanak

    Donostiako Cultura Musical erakundeak hiru saio antolatu ditu maiatzarako eta lehenengoan, 12an, Frans Brügenek zuzentzen duen XVIII. Mendeko Orkestra eta Nederlands Kamerkoor taldea izango dira Joseph Martin Krausen Hiletako Sinfonia Do Minorrean eta Mozarten Maurerische Trauermusik KV 477, Adagio KV 411 eta Requiem KV 626 lanak entzutera emateko. 21ean Takacs laukotea eta Alexander Madzar pianojolearen txanda izango da, Haydn, Dohnanyi eta Smetanaren lanak eskaintzeko eta 24rako Krystian Zimerman, Polonian jaiotako pianojole ospetsuaren saioa iragartzen da.
    Zazpi ahots misto eta aspaldiko musika tresnekin sortutako musika zaharra ere entzungai izango da Donostian, kasu honetan San Bizente elizan 17an, Albada taldearen saioa Errenazimendu garaiko doinuekin burutuko baita.
    Karl Orff konposagileak sortutako Carmina Buranaren doinu ezagunak izango dira entzungai maiatzaren lehen egunean Euskalduna Jauregian, Bielorrusiako Orkestra Filarmonikoa eta Abesbatzak esakiniko duten ekitaldian.
    Lasartate-Oriako Manuel Lekuonako auditorian bestalde, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zenbait partaidek osatutako Iizturi taldea izango da maiatzaren 17an.



    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886