|
|
usika
|
Mendeurrenaren
zain kantari
Musikari
ospetsu ugarirekin batera, besteak beste Cesárea Évora,
Omara Portuondo, Pablo Milanés, Santiago Auserón,
Silvio Rodríguez, Eliades Ochoa edo Martirio, Duetos diskoa
argitaratu ondoren, zuzeneko ekitaldiei ekingo die Compay Segundo
kubatar abeslari beteranoak. 1907an jaiotako Francisco Repiladok,
1942an hartu zuen goitizena, Lorenzo Hierrezuelorekin batera Los
Compadres talde arrakastatsuan zegoela. Compay hitzak aitakide esan
nahi du eta Segundo hitzak aldiz beraren ahots sakon eta harmonikoa
aipatzen du.
Musika ibilbidea 1920an hasi zuen, tres deituriko musika-tresna
eta klarinetea jotzen ikasten hasi zenean eta Sindo Garay, Nico
Aquito, Miguel Matamoros edo Benny Moré bezalako musikariekin
batera lan egin zuenean. Hamairu urtez Los Compadresen ibili ondoren
taldea desegin egin zuten eta bakarkako saioak tartekatzen hasi
zen bere ogibide zenarekin, lantegi batean puruak egitearena alegia.
Son musika motaren errepertorioan ehundaka abesti ospetsu sortu
dituen Compayk, astia izan du Kubako tres eta espainiar gitarraren
nahastetik zazpi hari dituen armonico deituriko musika-tresna sortzeko.
Compay 1994tik aurrera sarritan izan da Estatu espainiarrean eta
egonaldien ondorioz hainbat lagun egin eta eszenarioetan bere alboan
izan ditu, besteak beste Santiago Auseron, Martirio edo Raimundo
Amador zeinekin La Virgen del Pino edo Juliancito grabatu dituen.
Partaide aldaketa ugari izan bada 1956an sortutako Compay Segundo
y Sus Muchachosen, egun Benito Suárez gitarrajolea, Hugo
Garzón kantari eta marakajolea, Salvador Repilado, kontrabajujolea,
eta Compay aita-semeak osatzen dute taldea. Laukotea, egun, son
klasikoaren tradizioa jorratzen duten taldeen artean talde onenetarikotzat
dute.
Repilado sendiarentzat musikak duen garrantzia Compay Segundo berak
aitortzen du anaiak musikari bikainak zirela esaterakoan
eta Basilio zein Amparo, Compayren seme-alabak alegia, hainbat diskotan
kantari azaldu dira.
MAIATZAK
7 MAYO (20.30)
EUSKALDUNA JAUREGIA
|