|
|
usika
|
Organuaren
ikuspegi desberdinak
Organu
doinuak izango dira entzungai Bilboko Euskalduna Jauregian eta Arantzazuko
Santutegian maiatzaren 19an eta 26an, hurrenez hurren. Bilboko kontzertuan
Gilliam Weirek bakarkako saioa eskainiko badu, José Manuel
Azkue eta Esteban Irusta izango dira aipatutako bigarren ekitaldian,
beste zenbait abeslarirekin batera.
Weir musikariak Euskalduna Jauregian bakarka eskainiko duen ekitaldiaren
lehen zatia Bachen Tocata in F BWV 540, Xaveren Sonata in C, Mozart
Fantasia in F minor K 608 eta Willanen Introduction, Passacaglia
and Fugue lanekin osatuko du. Bigarrenean Liszten St. François
de Paule marchant sur les flots, Hamptonen From 5 dances for Organ,
Boveten Salamanca eta Jongenen Toccata lanak eskainiko ditu.
Oñatiko Arantzazun izango den kontzertua Aita Madina
eta Arantzazu izenburupean burutuko da, Imanol Murua eta Esteban
Urzelai zuzendari lanetan izango direlarik. Azkue eta Irusta organujoleez
gain, Oñatiko Abesbatza eta Ganabara Orkestra, Loli Ordoki,
Amaia Azpiazu, Edurne Agirre eta Xabier Bikuña izango dira
bakarlari lanetan. Ekitaldiko egitaraua, Sara Sotoren Organorako
pieza izenburua duen lanaz gain, Santutegia eta bertako Ama Birginarekin
zerikusia duten zenbait piezekin osatuko da.
Oñatiko Santa Ana aretoan Cuarteto Casals taldearen kontzertua
iragartzen da 19rako. Vera Martínez eta Abel Tomás
bibolinjoleak, David Quiggle biolajolea eta Arnau Tomás biolontxelojoleak
Schuberten Quartettsatz Do Minorrean (D 703), Juan Crisóstomo
Arriagaren, Kuartetoa 2 zenbakiduna La Maiorrean eta Mendelssohnen
Kuartetoa Op. 44 1 zenbakikoa Re Maiorrean lanak eskainiko dituzte.
|