Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Txistua eta enkarguko lana orkestrekin

     

    Txistuaren doinuak orkestrarenarekin elkartuko dira maiatzean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainiko dituen saioetan. Cristian Mandealen zuzendaritzapean Hego Euskal Herriko lau hiruburuetan eskainiko dituen saioetan Jose Inazio Ansorena izango da bakarlari Tomás Aragüések sortutako Kontzertua txistu eta Orkestrako lana eskaintzeko. Ekitaldia Maurice Ravelen Pavana Zendutako Infantarentzat eta Enescuren Sinfonia 1 zenbakikoa. Orkestrako haize taldeak bi saio eskainiko ditu Gasteiz eta Bilbon, non Douglas Boyden zuzendaritzapean Mozarten Serenade 10 zenbakiduna, Gran partita eskainiko den besteak beste. Ohiko egitarautik at, beste saio bat eskainiko du orkestrak Lasarten 15ean.

    Eslavaren estreinaldia


    2001-2002 abonu denboraldiko azkenaurreko saioa aukeratu du Pablo Sarasate Orkestrak Juan José Eslava konposagilearen Cantos Quebrados lanaren estreinaldia gauzatzeko. Musikariari eskatutako lan berria 23 eta 24an izango da entzungai eta saioa Haynd eta Beethovenen lanekin osatuko da Ernest Martínez-Izquierdoren zuzendaritzapean. Ekitaldian Gary Hoffman biolontxelojolea, Marko Rizzi bibolinjolea eta Philippe Bianconi pianojolea izango dira bakarlari lanetan.
    Lau egitarau desberdin iragartzen ditu Bilbao Orkestra Sinfonikoak maiatzerako. 9 eta 10ean Mahlerren Sinfonia 3 zenbaikoa Re Minorrean eskainiko da J. Semkoven zuzendaritzapean, Feliciy Palmer kontraltoa eta Bilboko Elkarteko koraleko emakume eta haurren abesbatzarekin batera. Juanjo Mena eta Leonel Morales pianojolea izango dira zuzendari eta bakarlari 16 eta 17ko kontzertuetan, non Luwtoslawsky, Bartok eta Brahmsen lanak eskainiko diren.
    Petri Sakari izango da orkestra bizkaitarraren aurrean 23 eta 24an, Sibelius, Shostakovich eta Francken lanak eskaintzeko, Gustav Rivinus biolontxelojolea bakalaria ere izango delarik. Maiatzako azken bi egunetan Ari Rasilainen eta Yung Wook Yoo izango dira zuzendari eta pianojole bakarlariak, Rautavaara, Brahms eta Grieg Peeren lanak jotzeko.

    Bielorrusiatik Bilbora

    Baiona Euskal Kostaldeko Orkestrak agerraldi bakarra izango du maiatzaren 18an, kontzertuan Marco Parisotto zuzendaria izango delarik. Brahmsen Kontzertu bikoitza bibolin eta biolontxelorako eta Dvoráken Sinfonia Mundu Berrikoa lanekin osatuko den ekitaldian Roland Daugareil bibolinjolea eta Eric Picard biolontxelojolea bakarlari lanetan ariko dira.
    Bielorrusiako Orkestra Filarmonikoa eta Abesbatza, bestalde, Bilbora gerturatuko da maitzaren lehen egunean eta Euskalduna Jauregian eskainiko duen kontzertuan Carl Orffek konposatutako Carmina Burana lana emango du entzutera.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886