Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 61. Mayo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    abal gunea
    ona Abierta

    Errealitate koloretsua

     

    Alfonso Gortazar margolariak azken hiru urteetan egindako lanak batu ditu Eibarko Portalea Kultur Etxean maiatzaren 12ra arte zabalik egongo den erakusketan, non margo gehienak ikuslegoari lehenengo aldiz zabaltzen zaion.
    Gortazarrek ez du gogoko sortzen dituen obrei buruzko azalpen txikienik egitea. Berak dioenez “ez zait berbarik bururatzen kuadroek diotena adierazteko, nahiago dut jendeak margo bakoitzean ikusi nahi duena ikustea”.

    Kolore bizitasuna

    Ondorioz esan daiteke begibistakoa dela margoen kolore bizitasuna, gorria eta berdea nabarmenenak izanik, giro lasai eta freskagarria birsortzea lortuz.
    Margoak artistaren ingurugiroaren isla dira, bertan deskribatzen den errealitatea, margolariaren estudioa, mihiseak, etxe batean aurki daitezkeen aulki bat bezalako ohiko elementuak ditugu, ikuspuntu eta planu ezberdinen jokuan murgilduz.
    Euskarri gisa mihisea erabiliz olioz eginak daude kuadro gehientsuenak, bakan batzuk kenduta, azken hauetan aurreneko geruzak ematerakoan pintura akrilikoa erabili du ehundura finago bat lortzeko asmoz.
    Ikasle garaitik jada hainbat erakusketa egin ditu Estatuko toki ezberdinetan, bakarka zein taldean, besteak beste, Bilbo, Donostia, Madril, Valencia, Lleida, Logroño, Santander, Durango, Basauri, Ondarroa eta atzerriko zenbait tokitan ere. Bere ibilbide artistikoan Alfonso Gortazarrek Bilboko kaleetan zehar sakabanatuta egon diren behi eskultura hoietako bat margotzeko aukera izan du.

    Mostra anitz

    Egun bere lanak zenbait museo garrantzitsutan ikusgai daude Bilboko Arte Ederren Museoan eta Gasteizko Artiumean esaterako. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizkaikoak eta Nafarroako Principe de Viana Fundazioak ere badauzka bere lanak. Bilboko Juztizia Jauregian eta Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ere bere obrak daude. BBVA eta La Caixa dira Gortazarren lanak dauzkaten banku-erakunde batzuk ere.
    Margolari honek Bilboko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen 1973tik 1978ra bitartean baina lizentziatura handik zazpi urtetara eskuratu zuen. Tailer partikularretan pintura irakatsi ondoren, 1987az geroztik Arte Ederren Fakultatean irakasle da eta ordutik Kolor 2 eta Pintura eta figurazioa ikasgaien maisua da.

    APIRILAK 26 MAIATZAK 12
    PORTALEA /Bista Eder, 10-EIBAR

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886