|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Malabarrak
musikaren erritmoan
PIO
PIO
Antzezleak: KITI CANCEL, TXETXI PASCUAL, PATXI ERRO
Eszenografia: PATXI ARAUJO
Musika: TXEMA ARTETA
Jantziak: ADELA ARMENDARIZ
Zuzendaritza: ZIRKO TTIPIA
Ekoizketa: ZIRKO TTIPIA |
Zirko
Ttipiak sortutako bostgarren muntaia Pio pio ikuskizun ibiltaria
da, zeinean hiru pertsonaia burugabe gurdiaren gainean abiatuko
diren ikuspuntu huts batetik artistaren iheskortasunerantz. Klarinetea,
saxofoia eta marakei ateratako zuzeneko doinuekin apainduta, publikoaren
partehartzea, malabar saioak eta sekula ikusi ez den onenetan onena,
emakume bizarduna, alegia.
Zirko Ttipia konpainiako kideek, musikaren munduan lehen pausuak
eman ondoren, antzezlana, horren inguruan egitea erabaki zuten.
Inprobizazioan eta partaidetzan oinarrituz eratutako Pio Pion, Zelenina,
Pibo eta Muski pertsonaiek eurek sortutako musika eta artea, kaleetara
eramateko aukerari aurre egingo diote, beldurrez egin arren. Horrela,
klownaren erizpidetik sortutako hiru pertsonaiek euren izaera inuzentea
azalean utziko dute, konpainiako kidea den Patxi Erroren aburuz,
On Kixote eta Santxo Panza bailiran bezala.
Psssikomalabarrei sarrera edo erratz rock&rolla bezalako eszenekin
osatutako antzezlan honetan dibertsioa aldarrikatzen du Nafarroako
konpainiak, Errok dioenez betidanik antzerkiari egotzi zaion
helburu pedagogikoa ekidituz. Helburua, ikuslegoa, helduak zein
haurrak, egunerokotasunak dakartzan arazoak ordubetez ahazteko aukera
ematea dugu.
Zirko Ttipiak todoterreno bezala definitzen du bere burua, euskeraz
zein erderaz, kaleetan zein aretoetan lan egiten duen konpainia.
EKAINAK
2 JUNIO (12.00)
BULEBAR - LEIOA
|