|
|
udiobisualak
|
Gasteiz
ikusentzunezkoen hiriburua
Gasteiz
zine kontuetan murgildu zaigu udaberria etortzeaz batera eta aurrenekoa
maiatzaren 7tik 14ra Fila 2 Kultur Elkarteak antolatutako jaialdia
izan da. Fernando Guillén Cuervo, Lluís Pasqual, Pepa
Terrón, Claudio Utrera eta Carlos Hugo Aztarainek osatutako
epaimahaiak Vitoria saria zuzendari gazte onenari Huelepega filmearen
errealizatzailea den Elia K. Schneiderri eskeini diote. Bestalde,
sail honen barne izendapen berezia Miguel Martírentzako izan
da Portman lanarekin.
UPV-UHEko ikaslentzako Primer paso saria David Marquések
eraman du Cualquiera filmarekin eta Vitoria saria laburmetrai onenari
Kepa Sojo bizkaitarrarentzat izan da Looking for Chencho obragatik
Ekainean, Vitoria Territorio Visual ekimenean ikusentzunezkoekin
zerikusia duten anitz kultur ekitaldi antolatu dituzte, azken nobedadeak
Gasteizera erakartzeko asmoz. Ekimen guztien artean garrantzitsuenetako
bat hilaren 25tik 28ra Ikusentzunezko Jaialdiaren 17. edizioa izango
da Montehermoso Kultur Guneko Betolaza Aretoan arratsaldeko 19.00
eta 21.00ak bitartean. Honekin batera, ekainaren 24tik 29ra Bapateko
laburmetraien lehiaketa egingo da Kultur ere.
Hildo beretik, ez dira faltako zinearekin lotura zuzena duten zikloak.
Interesgarrienen artean, ekainaren 24tik 29ra ospatuko den Telebistarako
Eskuhartzearen 4. edizioa aipa daiteke, baita ekainaren 20, 27 eta
uztailaren 4 eta 11n Florida Zinemetan emango dituzten Orson Wellesen
lanak edo 1etik 5era Caja Vitaleko Fundazioko Aretoan zine independientearen
zikloa, non Sundance Jaialdian parte hartutako filme oparoenak erakutsiko
diren.
Aipaturiko ekimenei ekainaren 26 eta 27an izango diren EHUko Ikusentzunezko
Experimentazio 5. Jardunaldiak; uztailaren 2tik 12ra ospatuko den
Dokumentalari buruzkoak edo uztailaren 3tik 5era gauzatuko den Arte
Elektronikoaren 2002. Topakeetak, esaterako.
{lugaryfecha}
|