|
|
usika
|
Denboraldia
agurtzeko saioak
Euskal
Herriko lau orkestra sinfonikoak 2001-2002 abonu denboraldia agurtuko
dute ekainean zehar, egitarau eta gonbidatu bereziekin. Cristian
Mandealek zuzentzen duen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, esaterako,
Donostiako Orfeoiarekin eta Sarah Rhodes sopranoa, kathleeen McKellar
mezzosopranoa, Jan Vacik tenorra eta Iñaki Fresan baxuarekin
ariko da L. Van Beethovenen Leonora III Obertura, Op. 72a eta Sinfonia
9 zenbakia, Op. 125 lanak eskaintzeko. Lau hiribueruetako kontzertuez
gain orkestrak ekainaren 1ean burutuko duen entseiu orokorra, Miramongo
Eguerdiarteak zikloan tartekatu dute.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 13an eta 14an emando dituen kontzertuekin
bukatuko du denboraldia eta Juanjo Menaren zuzendaritzapean G. Piernéren
Ramontxu Obertura, F. Mendelssohnen Bibolin kontzeruta,
Op. 64a Mi Minorrean eta P. I. Tchaikovskyren Sinfonia 4 zenbakia,
Op. 36a Fa Minorrean eskainiko dituzte Viktoria Mullova bibolinjole
bakarlariarekin.
Pablo Sarasate Orkestrak, bestalde 6an eta 7an eskainiko ditu azken
kontzertuak, saioa burutzeko F. J. Haydnen Kreazioa lana eskainiko
duelarik Ernest Martínez-Izquierdoren zuzendaritzapean eta
Bartzelonako Palauko Ganbara Abesbatzarekin. María Espada
sopranoa, Lluis Vilamajó tenorra eta Josep Miquel Ramón
bajoa ariko dira bakarlari.
Baiona Euskal Kostaldeko Orkestrak, bestalde, Baionako Udaletxean
eskainiko duen ganbara kontzertuarekin agurtuko du denboraldia.
XX. mendeko musikari frantziarrei eskainiko die ekitaldia, Chausson,
Dutilleux, Jarvis, Escaich eta Bondonen lanak entzungai izango baitira.
BEGIRATU
AGENDA
|