Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 62. Junio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Doinu berritzaileen topagunea

     

    Musika eta zinema uztartuko ditu berriro ere Beran izango den Nazioarteko Musika eta Arte Esperimentalen Ertz 2002 Jaialdiak, non artista euskaldunak eta nazioartekoak tartekatuko diren euren lan berritzaileenak aurkezteko asmoarekin. Ertz Arte Guneak eta Berako Kultur Batzordeak eratutako ekimena ekainaren 6tik 9ra bitartean gauzatuko da.
    Bideo aukeraketa esperimentalarekin hasiko dira ekitaldiak 6an eta hurrengo egunean iaz ere izan ziren Alejandra & Aeron bikoteak irekiko ditu zuzeneko musika saioak beraiek sortzen duten doinu elektroniko eta folk nahasketarekin. Jarraian Alemaniatik etorritako A.F.R.I. Studios eta Tom Steinlek eskaintza minimalista baina aldi berean atsegina eta argitaratu dituen doinu goxoen aukeraketa eskainiko dituzte, hurrenez hurren. Eguneko ekitaldiak bukatzeko Bartzelonako Alku bikotea eta Gipuzkoako Tzesnek arituko dira. Lehenengoak ordenagailuak, softwarea, Murphyren legeak eta tartean gerta daiteken guztia nahasten dute eta bigarrenak musika industriala, errepikakorra baina barrura iristen dena eskainiko dute.
    Ekainak 8ko ekitaldiak, jazza, inprobisazioa eta azken urteetan eloktronika eta gitarra jorratu dituen Oren Ambrachi australiarrak irekiko baditu, euskal folkloreari norabide propioa eman dion Alex Mendizabalek emango dio jarraipena. Ikuspegi berri eta sakonak jorratzen dituen Akauzazte azkoitiarren saioaren ondotik Mattinena eta bere saioak eskuz egindako instrumentuetan oinarritzen duen Bassifondi Orchestra, Chris Blazen italiarra alegia, gerturatuko da. Mr. Natural (John Sharp) alemaniarrak landareak, harriak egurrak eta beste zenbait gauzekin doinuak sortzen dituen musikari alemaniarrak egunari bukaera emango dio.
    Azken eguneko ekitaldietan Curva Chiusako italiarren ekitaldia nagusituko bada ere, Bizkaia, London eta Norvegia arteko zubia egiten duten Ixi Softwarekoek edo Amanitarecords Jukebox kolektiboak ere izango dira azken saioetan.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886