|
|
usika
|
Epeltasunean
murgiltzeko doinuak
Euskal
Herriko bazter guztietan entzungai izango dira jazz doinuak ekainean
zehar, Bilboko Distrito Jazz edo Iruñeako Jazz en la Media
Luna ekimenak burutuko baitira.
Maiatzan zehar Bilbon burutu zen Distrito Jazz ekimena 6an Brassas
Company taldeak La Bilbaína Jazz Clubean eskainiko duen saioerekin
bukatuko da. Taldea Juan de Diego tronpetajolea, Tom Johnson tronboijolea,
Dabid Panas tubajola eta Ramón Díez bateriajoleak
osatzen dute.
Iruñeako Jazz en la Media Luna ekimena maiatzaren 31n abiatu
zen Javier Garayalde Quarteten ekitaldiarekin. Agerraldiek ekainaren
7an jarraituko dute Daytona Spruce Creek High School Jazz Orkestrarekin,
non Floridatik gerturatutako 22 musikari arituko diren.
Zangotzako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Big
Band arituko da 14an eta ekitaldian errepertorio propioa erakutsiko
dute, non indarrez beteriko moldaketak eta entzulegoak atsegin dituen
erritmoak nagusitzen diren.
Mikel Andueza Superquintet taldearen txanda izango da 21ean, jailadiko
agerraldi azpimarragarriena alegia. Lizarrako saxojolea Estatu espainiarreko
jazz musikari aipagarrienetarikoa bilakatu ondoren, Amusia izenburua
daraman azken lana aurkeztuko du burutu duen taldearekin, non Chris
Kase tronpetajolea eta Iñaki Salvador pianojole donostiarra
tartekatzen diren.
Atzerrian ikasten ari diren hiru musikari iruñear, Merco
Belizzi, Miguel Fernández eta Iñaki Sandoval, beste
bi musikariekin batera osatutako boskoteak emango dio amaiera ekimenari
28an. Elkarrekin lehen aldiz arituko badira ere esperientzia ikaragarria
dute, Paquito DRivera edo Danilo Pérez bezelako maisuekin
burutu baitituzte ikasketak.
|