Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 62. Junio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Erritmo desberdinen paradisua

     

    Mundu osotik etorritako eta musika joera desberdinak lantzen dituzten 30 talde bilduko dira Herrien Europa, mondializazio liberalaren aurka lelopean Arrosa herrian izango den Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren VII. ekimenean. Hip-hop, reggae, trikitixa, punk, folk, hardcore, pop, Djen agerraldiak edo doinu latinoak bata bestearen jarraian izango dira Behenafarroako herrian gauzatuko den jaialdian. Eszenario gainean izango diren taldeen kontzertuetaz gain, kale ikuskizunekin osatuko da egitaraua, hiru egunetan zehar trikitilariak, gaiteroak, txarangak, haurrentzako animazioa eta sorpresa ugari iragartzen baitira.
    Lehen egunean izango diren taldeen artean aipagarria da Amparo Sánchez, goitizenez Amparanoiak, eskainiko duen ekitaldia non aspaldiako doinu latinoak eta Somos viento azken diskoan tartekatutako kantak eskainiko dituen. PiLT bizkaitarrak ere disko berriarekin azalduko dira kontzertuan, kaleratu berri duten Minusekin agertuko baitira Arrosan. Selektah Kolektiboa eta beraiek argitaratutako Esperientzien Etorbidetik azken diskoko hip-hop erritmoak ere entzungai izango dira jaialdiaren lehen egunean.
    Kuraia eta Mahamudra taldeek izenburu bera duen lehen diskoan tartekatutako punk rock doinuak eta zpeiz funk erritmoak eskainiko dituzte, hurrenez hurren. Reggae doinuak lantzen dituen K2Rriddim taldea, 80.eko pop doinuak nahasten dituen Piarres eta hip-hop eta skratxak egiten diteun Dj Magidekin osatuko da lehen saioa.

    Reggaea nagusi

    Reggae erritmoak nagusituko dira bigarren egunean, ekitaldiko egitarauan Jamaikatik gerturatutako Max Romeoren saioaz gain, Root’system eta Sonoma talde euskaldunak izango baitira oholtzan. Ahotsekin soilik sortutako kantuak eskainiko dituzte Korsikako Canta U Popolu Corsu eta Aire Ahizpak bikote euskaldunak eta Txatunga Benbekoek erritmo afrikarrak landuko dituzte. Joera ezberdinetako rocka Kaliforniako Victims Family eta Bad F-line, Les hurlements d’Léo eta Eraso! talde euskaldunek landuko dituzten bitartean jazz funka Okaberen eskutik izango da entzungai. Eguneko egitaraua Anje Duhaldek eskainiko dituen folk doinuekin eta Dj Jack Freddyren agerraldiekin burutuko da.
    Bordeletik Arrosara gerturatuko den Noir Désir taldearen rock doinuak nagusituko dira 30ean eta talde horrek iazko irailaren 11n argitaratu zuen Des visages, Des figures diskoko kantuak tartekatuko ditu. Danyèl Warok Reunion uharteko folklorea eskainiko badu, trikitixaren erritmoak Tapia, Letura eta Patxik jorratuko dituzte eta folkean oinarritutako baina rock joera duten doinuak Xabaltxen eskutik entzungai izango dira. Marcel & son orchestren agerraldian joera anitzetako erritmoak azalduko badira dub, jungle eta doinu elektronikoetan oinarritutako saioa eskainiko du Le peuple de l’herbek. Ahotsak bakarrik erabilita musika sortzen duen Unamak eta beraien burua antitxarangatzat duten Elektrotuna taldeen saioekin osatuko da aurtengo jaialdia.

    EKAINAK 28, 29, 30 JUNIO
    ARROSA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886