Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 62. Junio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Joera guztien bilgunea

     

    Donibane Garaziko Garazikus elkarteak antolatuta Garazique-Musikaren Festa burutuko da ekainaren 6, 7, 8, eta 9 an, non egitarau zabalaren barne musika joera ezberdinak entzuteko aukera izango duten bertara gerturatzen direnak. Jazz, rock, pop, salsa eta bestelako doinuak tartekatuko dira jaialdiak irauten duen lau egunetan.
    New Orleanseko dixie doinuekin ekingo diote orain arte Mendekoste Xaramelan izena zuen ekimenak, Estatu Batuetatik gerturatutako Daytona Beach Big Band taldearen ekitaldia izango baita. Ostiraleko ekitaldiak musika irakasleak eskainiko duten ‘Jazz in college’ mintegiarekin abiatuko bada, eguneko agerraldiak erritmo afrikarrarekin amaituko dira. Dantzak eta perkusioak uztartzen dituen Baionako Mamiwata taldeak ekitaldia eskainiko du 21.00etan pilotalekuan.
    Egun osoan musika tailerrak, scratch ikastaroak edo dantza afrikarren ikastaldiak iragartzen badira, ikusentzunezko ekitaldia izango da eguerdia ostean Jean-Pierre Grasset zinemaegileak sortutako Hatsa, Matalaz I eta Matalaz II edo Maurice Ravel- Zapiak Bat dokumentalak jarriko baitira ikusgai.
    Ekitaldiei jarraipena batukada txalaparta ikastaroak, musika taldeek egingo dituzten entseiu libreekin eta gaitero eta txistularien kalejirekin emango dute. Salsa Verde saltsa taldeak, Marakuja eta No Beber taldeek merkatu estalian eskainiko duten kontzertuarekin amaituko dira agerraldiak.
    Kaleetan izango den musikaz gain, Grunting Smugfish, doinu zeltiarrak eskaintzen dituen Cel3 eta Pourquoi pas taldeen saioak izango dira, Bakarra, Luis eta Ttipia ostatuetan, hurrenez hurren. Ekimenari bukaera emateko Nondik Nora eta Ruper Ordorika oñatiarraren saioa izango da Le Vauban zinegelan, 21.00etan.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886