Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 62. Junio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Uda girotzen hasteko doinuak

     

    XIV. ekitaldia beteko du ekainaren 7, 8 eta 9an burutuko den Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak eta azken urtetan ohikoa denez lau talde izango dira Erromoko Santa Eugenia plazan. Europan sortutako doinuak lehen egunean entzungai izango dira, Los Fastuosos de la Ribera eta Albie Donnelly’s Supercharge taldeekin alegia, New Yorketik datorren Popa Chubby Bandek parte hartuko du azken aurreko agerraldian eta bukaera, iaz W.C. Handy saria eskuratu zuen Shemekia Copeland & Her Blues Bandek emango dio. Getxo&Blues ekimena Dixiekleta Jazz Bandek egunero eskainiko dituen kale ekitaldiekin osatuko da.

    Erresuma Batuan sortu zen Albie Donnelly’s Supercharge taldea izango da eszenario gainera igoko den lehen talde indartsua, ekitaldia Los fastuosos de la Ribera taldearekin hasiko bada ere. Donnelly kantaria eta saxojoleak burutzen duen talde erraldoiak blues doinuak jorratzeaz gain, blues-soul, swamp eta, tarteka, swing erritmoak eskaintzen dizkio entzulegoari.
    1974an Liverpoolen sortatutako taldeak berrikuntzak eta blues doinuak jorratzen zituen bakarrenetarikoa zen. Between Music And Madness lehen diskoarekin izugarrizko arrakasta lortu zuten Australian eta 100.000 ikusleren aurrean jo zuten Hyde Parkean Queen taldearen saioa hasi aurretik. Taldeak 90. hamarkadan jo zuen goia, Chuck Berry & B.B. Kingek Europako aretoean eskainitako kontzertutan parte hartzeko aukera izan ondoren.

    Banda erraldoia

    Rhythm & Blues indartsua lantzen duen taldeak 14 disko argitaratu ditu dagoeneko, azkena iaz ateratako Live & Loaded lan bikoitza. Albin Donnellyk lau disko kaleratu ditu bakarlari gisa, azkena 2000 urtean Live in my Trousers izenburuarekin. Taldeburuak sortutako diskoez gain, beste hainbat lan kaleratu dituzte ere gainontzeko bandekin.
    Albie Donnellyrekin batera, Dick Hanson trompetajolea, Mike Rafalczyk tromboijolea, harmonikajolea eta kantaria, Uwe Petersen bateriajolea, Juergen ‘Big Jay’ Wieching saxo baritonoa eta kantaria, ‘Crazy’ George Mahr Hamond organojolea, Wolfgang ‘Bolle’ Diekmann bajujolea eta Dave Shepley gitarrajoleak osatzen dute egun Supercharge taldea.
    Estreinaldiko ekitaldia Los Fastuosos de la Ribera talde bilbotarrarekin burutuko da. Dozena bete urte musikagintzan eman ondoren blues eta rock & roll klasikoa zein modernoaz gain, doinu funkiak eta soul-a ere lantzen dute. Musika joera ezberdinen nahasketa ugariak, taldeak izan dituen musikari ezberdinen ondorioa da eta iaz argitaratutako Dioslosjunta estreineko diskoan nabaritzen dira.
    Hainbat urte taberna zuloetan jotzen ibili ondoren, bildutako esperientziari freskotasuna gehitzen dio talde bilbotarrak, beraien bizi-filosofia gogokoa duten musika egitea besterik ez baita.

    De kalejira

    La marching band Dixiekleta Jazz Band completará el Festival con los recitales que ofrecerá por las calles de Getxo a partir de las 19.30. Los ocho músicos que forman Dixiekleta interpretan un género que está considerado como el origen de la música de jazz, estilo New Orleans de los años 20-30, sobre todo a raíz de incluir el swing como tendencia estilística.

    EKAINAK 7 JUNIO (21.30)
    SANTA EUGENIA PLAZA - ERROMO-GETXO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886