|
|
abal
gunea
|
ona
Abierta
|
1096
ekitaldi eta 321.000 ikusle
Eusko
Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udaletxeek osatzen duten Euskal
Antzokien Sarea erakundeak biltzen dituen 36 antzokien 1096 ikuskizun
eskaini ziren 2001 urtean, osotara taularatuko %58a. Programazioari
dagokionez, antzerkiaren presentzia azpimarra daiteke, %83a Arte
Eszenikoen arlo horretakoak izan baitziren, %8a musikalak, %5a dantza
agerraldiak eta %4a lirika kontzertuak.
Aipaturiko ekitaldiek ia 321.000 ikusle beregantzea lotu zuten,
2000n baino zertxobait gutxiago, nahiz eta areto berriak ireki Bermeo,
Arrigorriaga eta Sestaon. Jeitsieraren arrazoia Victoria Eugenia
antzokiaren berritze lanak behartutako itxialdiaren ondorioa da.
Sarearen barne eskaini diren antzerki ikuskizunen artean aipatzekoak
dira Pentación ekoiztetxearen La cena de los idiotas, Vaivénen
Lotsa-gabe eta Takolo, Pirritx eta Porrotxen Parrandan lanak, horrek
izan baitira ikusienak 14.022, 10.651 eta 8.994 ikuslerekin, hurrenez
hurren.
Sareak maiatzan ezagutzera emandako datuen arabera, nabarmena izan
da euskaraz ekoiztutako lanak izan duten gorakada eta alde horretatik
erakundea normalkuntza linguistikoaren bidetik doala
azpimarratu dute. Euskarazko programazioa %30aren inguruan mugitzan
da eta haurrei zuzendutako ikuskizun gehienak euskaraz dira. Gorakada
esanguratsua da euskaraz eskainitako emanaldiek izandakoa, 2000
urtean 84 saio eskaini baitziren hizkuntza honetan eta iaz 129.
Igoera horretan zer ikusi handia izan dute Lotsa-gabe eta Emakumea
kapelarekin nahastu zuen gizona bezalako ikuskizunek.
Ezagutzera emandako datuen arabera, ikuskizunen %43a gazteei eta
helduei zuzenduta egon bada ere, Sareatik aitortzen dutenez erronka,
gazteei eta nagusiei zuzendutako programazioan euskeraren presentzia
areagotzea da.
Ikusle berriak erakarri
Gaur egun Sarea osatzen duten 36 antzokiak Gipuzkoan (20) eta Bizkaian
(16) kokatzen dira. Erakundearen arduradunek Arabara hedatzeko asmoa
agertu dute Aguraingo Udalak Harresi Antzokia Sarean sartzeko eskabidea
egin baitu eta Gasteizkoak Principal Antzokia sartzeko aurrera pauso
haundiak ematen ari baita.
Sareak egun, Arte Eszenikoetako taldeen eta ikuskizunen egitarau
iraunkorra sustatzeko aukera eskaintzen die herrietako programatzaileei.
Laster ordea, giza bitartekoak eta ekonomikoak hobeto kudeatzeko,
herrietatik zehar taldeen bira kordinatzeko bulego tekniko bat eraikitzeko
asmoa dute, horren azken asmoa ikusle berriak antzokietara erakartzea
delarik.
952 millones en programación
Los costes de contratación de los espectáculos programados
durante el año 2001 en los 36 teatros integrados en Sarea,
supusieron una inversión total de 951.744.852 pesetas (5,7
millones de euros) que se sufragaron con los 456,7 millones obtenidos
por ingresos en taquilla y con los 495 millones que aportaron las
instituciones públicas.
|