|
|
abal
gunea
|
ona
Abierta
|
Arte
Eszenikoak biltzen dituen Plaza
Euskal
Herrian egiten den proposamen berritzaileenetarikoa den Plaza Jaialdia
ekainaren 21etik 23ra bitartean gauzatuko da Donostiako Kursaal
aretoan, non musika, dantza, antzerkia, arte ederrak eta olerkia
elkartuko diren. Jazzle erakundeak antolatzen duen ekimen honetan,
espreski sortutako zazpi ikuskizun eta oihikoa den Plazako kafea
espazioaz gain, Makán & Irén Lovász-en
kontzertua iragartzen da. Aurtengo ekitaldian izango diren sortzaileen
artean aipatzekoak dira Jabier Muguruza musikaria, Damián
Muñoz koreografoa, Ben Monder, Theo Blackman eta Daniel Pérez
jazz musikariek aurkeztuko duten Projet Komeda ikuskizuna edo ikuslego
gaztearentzat prestatutako Gretel y Hansel lana.
Plaza
2002 jaialdiak irauten dituen hiru egunetan, Arte Eszenikoen arlo
desberdinetako sortzaileek elkarlanean egindako ikuskizun desberdinen
uztarketarekin gozatzeko aukera izan du Kursaalera gerturatzen den
ikuslegoak. Horietako bat da hiru egunetan kokatuta izango den poesia
bisualaz egindako Ixilik instalazioa.
Juan Carlos Jiménez de Aberasturi, Jokin Díez de Fortuny
eta Laura Estevek Pablo Lasa musikariak sortutako Ixilik gune sonoroak,
informazio-desinformazioa/komunikazio-inkomunikazioa dikotomia ardatz
harturik burutapena egitea proposatzen dute. Espazio hori sortzerakoan,
ikuslegoari hizkuntza aurkitzeko aukera eskaintzen zaio, propagandarik
gabe eta esannahietatik aske.
21ean taularatuko den lehen ikuskizuna, Jabier Muguruzak sortutako
Ba al daki norbaitek benetan zer ordu den? da, non musika eta ahotsa
tartekatzen diren, testigantza eta esperientzi ezberdinak gerturatzeko.
Miren Aranburu eta Felipe Barandiaranen ahotsez gain, Jean Louis
Hargousen saxo eta klarinete baxuaren inprobisazioak, Raúl
Rodríguezen gitarra flamenkoa eta Iñigo Muguruzaren
bideo irudiak elkartzen dira Isladak sortutako kontzepzio eszenikoan.
Ba al daki... sorkuntza lanak Plazak duen izpirituaren barne koka
daiteke, gaur bereziki, ilunpeak azpimarratutako paisaian
bizi gara, eta guztia egunerokotasuna agerian jartzeko eta
taldekideen esperientzia jendearenganatzeko. Horretarako, Jabier
Muguruzak sortu eta aukeratu dituen testigantzak tartekatzen dira
berak burutu duen gidoian.
Bapateko kafea
Lehen eguneko saioa zein gainontzeko biak, Plazako Kafea ekimenarekin
bukatuko dira, non Jaialdian zehar saioak eskainiko dituzten artistak
bapateko sorkuntzan oinarritutako ekitaldiak eskainiko dituzten.
Musika ardatz nagusi delarik, inprobisazioan oinarritutako lanak
erakutsiko dituzte eszenariora igoko diren zenbait artistek, batzuk
aldez aurretik gonbitatutakoak direlarik.
Hiru saio iragartzen dira larunbaterako eta lehena Kirikoketa Théâtrek
eskainiko du. Ostiral-en zain ikuskizunean Bakarne Jorge aktore
eta musikari legazpiarrak, Filgi Claveriek kordinatu eta Odile Banvilletek
egokitutako testuak taularatuko ditu. Lan honetan, ohiko lankide
dituen Catherine Reverseauk sortu du argiztapen diseinua eta jantziak
Célia Levyrenak dira.
Egun Frantziako Clermont-Ferrand hirian bizi eta 1984tik itsua den
artista gipuzkoarrak, Robinson gorpuztera jostatzen da. Bere uharte-babeslekuan
etzanda dago bere buruari 28 urteko oporraldia oparitzeko asmoarekin.
Baina Noék, paradisuko nostalgikoa eta dena bikain narrasten
duenak, mundua berregingo du, doinuei eta gauzen musikari esker.
Noék ezer jakin gabe, harritu egingo da argia birsortzen
ikustean.
Hungariako folka
Ekitaldi
horren ondoren, Makán & Irén Lovasz kantari hungariarren
musika kontzertua izango da. Euskal Herrian lehen aldiz arituko
den taldeak, 18 urteko ibilbidea burutu du dagoeneko. Zoltán
Krulik gitarrajolea zuzendaria delarik, taldean Eszter Kulik bibolinjolea,
István Grencso saxojolea, kaval eta udu musika tresnak jotzen
dituen Balász Thurnay eta Zoltán Kovacs kontrabajujolea
tartekatzen dira. Makánen zeregina ikerkuntzan datza eta
horren ondorioz tradizioa eta garaikidetasuna bikain nahasten dituen
taldea da. Irén Lovaszek, bestalde, Marta Sebastyan kantariarekin
batera, egun Europako folkean dagoen ahots ederrenetarikoaren jabe
da.
Larunbateko sorkuntza lanen aurkezpena dantza eta kantua uztartuko
dituen Ilunpeetako Ikasgaiak (Lecciones de Tinieblas) lanarekin
burutuko da. François Couperin konpositore frantziarrak izenburu
berarekin sortu zuen musikan oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko
du Damian Muñoz koreografoak, zeinek hilabete honetan workshop-a
egingo duen Amsterdameko Theatre Schooleen eta datorren azaroan
Tres Tristes Strip-teases ekoizpena estrenatuko duen.
Couperinek konposatutako lana Loreto Imaz organu positiboarekin
eta Renée Bosch ganbadun biolarekin joko dute, Isabel Álvarez
sopranoa eta Alicia Borges mezzosopranoa kantari arituko direlarik.
Beraiekin batera, Damian Muñoz Danza taldeko dantzariak izango
dira oholtza gainean.
Komeda egitasmoa
Igandea
adin guztietako ikuslegoarentzat zuzendutako ikuskisunarekin abiatuko
da, Gretel eta Hansel ipuniean oinarritutako lana taularatuko baita.
Iñigo Casalík musikatutako lana Iñigo de Miguelen
testuarekin uztartzen da. Ipuina Ana Fernández narratzaileak
irakurriko du eta musika Hari boskote batek eta flauta taldeek jarriko
dute.
Jazz doinuekin osatutako egitasmo aipagarria burutuko da igande
arratsaldean, kontzertu bikoitza eskainiko baitute Bon Monder-Theo
Bleckman Quartet amerikarrek eta Daniel Pérezen Project Komeda
sorkuntza lana izango baita entzungai. Monder gitarrajole eta konpositoreak
hainbat urte eman ditu musika egiten New York inguruan, Miami eta
Queens Collegen ikasketak burutu ondoren. Bleckman kantaria eta
konpositore aldakorrak, ahots guztiz sendoa du eta ausartki aritzen
da ohiko joera alde batera utziz. Beraiekin batera Kermit Driscoll
bajujolea eta Satoshi Takeishi perkusiolari japoniarra arituko dira.
Kontzertuko bigarren zatian Daniel Pérez zuzendari, moldatzaile
eta gitarrajoleak sortutako Komeda Egitasmoa eskainiko da, saioan
Benet Palet tronpetajolea, Gorka Benítez saxojolea, Joan
Díaz pianojolea, Raimon Ferrer kontrabajujolea eta David
Xirgu bateriajolea ere izango direlarik. Komeda konpositore eta
pianojoleak hainbat lan egin zituen zinemagintzarako, bereziki Roman
Polanskyren filmetan. Pérezek horietako batzuk aukeratu ditu,
Rosemarys baby, Knife in the Water, Cul-de-sac edo The fearless
vampire killers besteak beste. Pelikulen doinu banda horietan agerian
uzten du Komedak jazz doinuetarako duen joera eta maisutasuna, bere
doinuetan nabaria baita bapatekotasuna. Teknika horren bitartez
filmaren eszena bakoitzak behar duen giro egokiena lortzen du, partitura
luze eta mardulak egin gabe baina lehen mailako bakarlarien partaidetzarekin.
Plaza 2002 Jaialdia Santi Ugartek zuzendu eta koordinatuko duen
Antzerki Inprobisazio Match-arekin bukatuko da, non ezinbestekoa
den partaideen eskuhartzea. Esperientzia horretan antzerki eta musikaren
inprobisazioak dira oinarri.
EKAINAK
21, 22, 23 JUNIO
KURSAAL - DONOSTIA
|