Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Doña Casilda Gran Viarako bidean

     

    Bilboko Kalealdiaren azken ediziorako bi programa ezberdin aurreikusi dituzte, alde batetik “Gran Víako artistak”, uztailaren 2tik 4ra egingo dena, teknika ezberdinetako margolari, erretratugile, karikaturista eta abarren partaidetzarekin eta Profesor Karoli edota Txo Títere, musiko eta kale artisten laguntzarekin. Bestalde, hilaren 8tik 10era bitartean Doña Casildan kokatuko duten Irudimenezko Parkean pertsonai arraro, animali berezi eta ikusentzunezko efektu liluragarriz beteriko ikuskizun txundigarriak burutuko dituzte. Bertan izango dira, besteak beste, Ilotopie, Osadía, Ale hop, Morboria, Markeliñe edota Inko´nito et Des Quidams taldeak. Kalealdiko programatik kanpo, uztailaren 20an, Comediants konpainiak Genios del Fuego ikuskizun piroteknikoa eskeiniko du Arriaga eta Arenaleko plazan.

    Madrilgo Ale hop taldeak, bere errepertorioko bi muntai ikusgarrienetakoak erakutsiko ditu Kalealdian Irudimenezko Parkearen barne uztailaren 8tik 10era bitartean eta egun batzuk beranduago, hilaren 13an Zarauzko Kale Antzerki Jaialdian. Aurreneko ekitaldian, Voluminaires jantzi bitxi eta kolore biziz margoturiko dimentsio ikaragarridun animali eta gizaki futuristek osotzen dute. Hezitzaile berezi batek kalejiran aterako ditu pertsonaiek bere trebezia erakutsi eta inguruko guztiak txunditu ditzaten. Zarautzen aldiz, aipatu berri dugun lanaz gain L´Sferas muntaia ikusgai egongo da.

    Desioaren grina

    Alegiazko parkeak Markeliñe talde zornotzarraren bisita izango du uztailaren 8an, Alo Europa, Kubierno edo Armagedon aurretiko lanen hildo beretik, ironia, umore, kolore eta argia bezalako elementuak nagusi diren DSO azken muntaiarekin.
    Kontraesanez beterik dagoen desio sentzazioaren inguruan aritzeko printze urdinaren mitotik abiatu dira, hain zuzen ere sentimentu hau adierazten duen ohiko pertsonaia izateaz gain jaso ere egiten duelako.
    Bertan kontatzen den istorioa berez gizon emakumeen arteko gatazka dugu, arazo bat azken finean ez baita beti aldi ezta neurri berean desiatzen. Bestalde, harreman horren barne sozial kutsuko gogoetak gurutzatuko dira, esate baterako, norbaitez jabetu edo tratu txarrak eragitera eramaten duen desioa, matxismoa, desioaren errepresioa edota mass medien manipulazioa.

    Aizearen indarra

    Inko´nito et Des Quidams talde frantziarrak munduko lau kontinenteetako festa eta jaialdi entzutetsuenetan gira biran ibili ondoren, hilaren 9 eta 10ean, itxura bitxiko bost pertsonaien unibertsoa aurkeztuko dute Bilboko Doña Casilda parkean. Airea izanik inspirazio iturri nagusia, ustekabeko mugimendu lasai, natural eta geldoak burutzen dituzte gizaki hauek, ingurura hurreratzen diren guztien zirrara deituz.

    Parkeko ileapaindegia

    Look aldaketa arin eta dibertigarri baten premian egonez gero Fafá Franco eta Alex Rendoren Osadía showak ideia berritzaileak hartzeko balio dezake. Uztailaren 8tik 10era Doña Casildako parkean kokatuko duten ileapaindegi honetan errealitateak bat egingo du magiarekin bertatik pasatzen diren ausartenei ilea apainduz eta inguruko guztiak liluratuz.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886