|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Donostian
antzerkia bogan
Donostiako
Antzerki Feriak Euskal Herriko zein nazioarteko arte eszenikoen
proposamen ezberdinen inguruan ikusleria, antzez taldeak eta programatzaileak
bilduko ditu uztailaren 10a eta 13a bitartean ospatuko duen bere
bederatzigarren edizioan. Orohar, lau egunen buruan, bertara hurbilduko
diren 25 konpainiek 33 emanaldi eskainiko dituzte, euretariko 7
estrenaldiak absolutuak, estatuan zein erderazko bertsioan
izanik. Areto antzerkia programazioaren alderik nagusiena betetzen
duen arren, dantza garaikidea eta kale antzerkia ikusteko beta izango
da. Ikuskizunak ezezik, Rafael Albertiren inguruan sortutako erakusketa,
antzerki liburu sortzaileekin topagunea, musika, bilerak eta EHUko
Udako Ikastaroak izango dira.
Donostia osoak eta, haiekin batera, Gipuzkoako hiriburura hurbiltzen
direnek antzerkiaren festa handia bizitzeko parada izango du, aurten
bederatzigarrenez, Kultur Udal Patronatuak antolatutako Antzerki
Feriak. Batetik, merkatu berriak sustatzea eta Euskal Autonomia
Erkidegoan nola Estatu osoan eta are estatutik kanpo ere
ekoitzitako ikuskizun profesionalak us-tiatzea eta, bestetik, Feria
bera hiriari eta hiritarrei hurbiltzea, eta ospatzen den egunetan
Donostia jai eta antzerki giroan sartzeko asmoz, 33 ikuskizunez
osatutako programazioa prestatu dute, zeinean euskal taldeak nagusi
diren arren, Katalunia, Sevilla, Valentzia, Aragoi, Frantzia, Ekuador,
Brasil eta Kubatik etorritako ekoizpenak ikusteko aukera izango
den.
Programa eklektikoa
Antzerki eskaintzari dagokionez, Tanttakaren La mano del emigrante,
zenbait antzokik Smediarekin batera ekoiztutako Defensa de Sancho
Panza eta La Pavana taldearen Alarmas y excusiones antzezlanen estrenaldiak
ikusgai izango dira eta Maskarada taldeak Historias de un Contenedor
eta Manel Barcelók Shylock lanen erderazko bertsioen aurkezpena
burutuko dute. Eurekin batera, Kirikoketa Théâtreren
Me esperan tus ojos, Juan Echanove eta Jorge Einesek egindako Alrededor
de Borges, Traspasosen El uno y el otro, Kanpingags taldearen Toda
la Biblia o casi, Ados Teatroak sortutako El amigo de John Wayne,
Lom Imprebísen La mujer invisible, Vaivénen
A cuestas con Murphy, Couleurs Mécaniquesen Les fouturisques,
La Fura dels Bausen XXX azken lana, Deabru Beltzaken Les Tambours
de feu kale ikuskizuna, Teatro del Templeren Picasso adora la Maar
eta Paz Padillak sortutako Uds se preguntarán cómo
he llegado hasta aquí ikuskizunak izango dira. Horien guztien
zehaztasunak ale honetako 10 eta 24 bitarteko orrialdeetan aurkitu
daitezke.
Antzerki Feria izanik, dantzak ere berebiziko garrantzia izango
du. Egun guztietan zehar Producciones Imperdiblesen La bombonera
izango da Boulevardean, zeinean Sevillako taldeak 14 pertsonaz osatutako
dantza sorkuntza laburrak ikuslego taldeen aurrean eskainiko dituen.
Horrez gain, eta lehen aldiz, Dantzarako Plataforma ere Feriaren
babesean ospatuko da, zeinean Blanca Arrieta eta A Deshorasen estrenaldiak
ikusgai izango diren, La Dinamika-Eletiope eta Moare-Idoia Zabaletak
egindako azken lanekin batera (40-42 orr.).
Ekintza paraleloak
Aretoetako eta kaleko eskaintzaz gain, arte eszenikoen inguruan
hainbat ekitaldi antolatu ditu Donostia Kulturak. Berritasun gisa,
San Telmon, Feriako partehartzaileentzako muina izango den topagunean,
zenbait antzerki argitaletxek eta dendek euren berritasunak aurkeztuko
dituzte, hala nola, La Avispa, Hiru eta Yorick Arte Eszenikoen Liburudenda
Birtuala. Besteak beste, Rafael Mendizabal eta Ozkar Galán
idazleak hurbilduko dira bertara. Azken honek, inprentatik irten
berri den Anpurrek, Bermeoko euskeraz idatzitako eta Artezblai argitaletxeak
plazaratutako antzezlana aurkeztuko du. EHUk antolatutako Udako
Ikastaroak, Rafael Albertiren inguruko erakusketa eta arte eszenikoak
posible egiten duten eragileen arteko bilerek osatzen dute hilaren
13an Antiguoko Café Cantante Candelan Las chicas del sol
kubako taldeak eskainiko duen kontzertuarekin bukatuko den Donostiako
Antzerki Feriaren programazioa.
Para todos los públicos
La compañía cubana El ciervo encantado será
la responsable de representar al teatro familiar con su obra Un
elefante ocupa mucho espacio, que estará en la plaza de la
Constitución el día 11 a las seis de la tarde y el
13 el Lugaritz a mediodía. Escrita por Laura Devetach, se
trata de una propuesta en la que la danza, la música y el
movimiento conforman una bella imágen teatral.
|