|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Errege
gozozalearen erresuma
TRUFALDINOREN
TRUFAK
Aktoreak: IÑAKI AGIRREZABAL, ISABEL AGIRRESAROBE,
KEPA CELESTINO, EGOITZ LASA, ANGEL ALKAIN
Jantziak: NATI ORTIZ DE ZARATE
Eszenografia: IÑAKI AGIRREZABAL
Zuzendaria: PEIO ARNAEZ
Konpainia: GORRINGO S.L. |
Gorringo
S.L izenarekin arituko da aurrerantzean orain arte Hankagorri bezala
ezaguna izan den umeentzako kale antzerki ikuskizunak muntatzen
dituen konpainia tolosarra.
Pasa den urtean Urbasako astronautak muntaia aurkeztu bazuten, non
protagonista nagusiak txerriak ziren, oraingo honetan Trufaldinoren
trufaken gora beherak Euskal Herriko plaza zein kale anitzak alaituko
dituzte uda osoan zehar.
Trufaldino, gazteluko erregearen morroia, kokoteraino dago nagusiaren
gutiziak betetzeaz. Bere benetako desioa Pantxineta etxeko neskame
xarmantarekin egotea da baina bien arteko harremanak ez dirudi etorkizun
handirik duenik. Erregea gozozale porrokatua da ondorioz Paskuali
eta Anaxtaxio erresumako gozogileen laguntzarekin eskarmentu txiki
bat prestatzeko aukera izango du, erabat gogoitua baitauka bere
burutazioekin.
Orain arte aurkeztutako antzezlanen hildo beretik umeen partaidetza
zuzenarekin jokatuko dute Peio Arnaezek zuzenduko duen azken muntai
honetan. Eszenografia gisa bi pisutako gaztelua erabiliko dute gora
eta behera aritzeko, honekin batera, artearen komediako zenbait
mugimendu barneratu dituzte eszenatotiko zoko-mokoez baliatuz ezkutuko
jokoetarako baina maskarak erabili gabe.
UZTAILAK
3, 12, 14, 23, 24 JULIO
BEGIRATU AGENDA
|