|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Inurrien
ohiko bizimoduaren errebolta
FORMICA
RUFA 01
Egilea: PAKITO GUTIÉRREZ
Akotreak: CESC RUIZ, ÓSCAR BADÍA, ANNA COLL,
ORIOL LAIRISA, FERRÁN SEPÚLVEDA
Eszenografia: PAKITO GUTIÉRREZ
Jantziak: JUANFE, MARIAN, PAKITO
Musika: RAMÓN CALDUCH
Zuzendaritza: PAKITO GUTIÉRREZ
Konpainia: SARRUGA PRODUCCIONES |
Sarruga
Producciones konpainia inurriek duten bizimoduak islatzen duen dinamikotasunaz
eta ikusgarritasunaz baliatzen da Formica Rufa 01 ikuskizunean eta
gizakiarekiko erakusten duen joerarekin parekatzeko. Kale-antzezlanean
tartekatzen diren eszenak, ekitaldi desberdinen bilketa bezala agertzen
dira, guztira lau kuadrotan banatuta baitago Sarrugaren ikuskizuna.
Lehenengoa iratzartze eta bilketa lanetan oinarritzen da eta hurrengoan
inurritegiko Erreginak ugalketari ekiten dio. Hirugarren ekitaldian
ehizaldiari eta abeltzaintza islatzen dira eta azkenengoan gerratea
da ardatza, kanpotik etorritako txingurriak inurritegia menperatzeko
asmoa baitute. Formika Rufak euren gunea defendatzeko asmoa badute
ere, guztiak hil egingo dira eta inurritegiko arrautzekin jabetuko
dira kanpotik etorritakoak.
Kataluniako taldeak inurri gorri ohikoenetarikoen izena aukeratu
du ikuskizunerako, Formica Rufa alegia. Horren ohikoak ez diren
bideak aztertzen dituzte Sarrugakoek ikuskizuna gauzatzeko, Naturan
edo animalietan oinarritutako eskultura erraldoiak enbalatzeko papererkin
gauzatu eta margotu baitituzte eta beraien mugikortasuna lortzeko
aspaldiko motrizitate-tekniketan oinarritu dira.
UZTAILAK 13 JULIO (24.00)
MALEKOIA-MUNOA - ZARAUTZ
|