Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Ustekabeko agerpenak

     

    Estatu frantziarretik gerturatuko den Naphtaline konpainiak Una soirée avec Satan (Gau bat Satanekin) lana taularatuko du Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdian, non mito ezberdinak erabiliz egungo mundua azaltzeko asmoa agertzen duen. 1988an sortutako taldeak Pierre Puigcerver du zuzendari artistikoa eta sentsazioz beteriko antzezlana kaleratzen dute, akrobazia ugari erabiliz, jaigiroan murgiltzeko asmoarekin.
    Gau bat Satanekin ikuskizuna sortzeko, itxuran Infernutik datozen makinak sortu ditu taldeak, beste gizaki batzuk liburuak idatzi edo lantokira doazen bezala. Saioak hasteko monstruo irudia duen eraikina abiatzen da ikuslegoarenganantz. Indarra izugarria eta metaka agertzen den irudimena, gitarrak eta perkusioak sortutako musika eta doinuekin nahasten dira.
    Satanen irudia kale erdian azaltzen da, deabrua erensugearen gainean doalarik. Munstroak sortzen dituen barre algarak ikaratuta utziko du ikuslego gazteena, nagusien irria sortzen duen heinean. Deabruak egiten dituen barreak, entseguetan jorratutakoa bada ere, Pierre aktoreak bere bizitzan duen berbera da.
    Kalejira aurrera doan bitartean, Satan-en aingeruak balkoietan, inguruko hormetan igota, zakarrontzien gainean edo ibilbidean agertzen den edozein eraikinaz baliatzen dira akrobaziak egiteko. Amets gaiztoetatik ateratako gizaki beldurgarrien itxura badute ere, barne samurtasuna erakusten dute deabruarekin doazen ‘aingerutxuook’.
    Satanek sortzen duen diskurtso profetikoa antzezlanean zuziriak eta malabarrak inguratzen dute. Ez dira ikuskizunaren ustekabe bakarrak, aktoreak bazter batetik eta bestetik ezustean agertzen baitira.

    UZTAILAK 12 JULIO (23.00)
    LEKEITIO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886