|
|
antza
|
Folklorea
eta kolorea
Urtero
legez mundu guztiko herrialdeetatik etorritako dantza taldeek parte
hartuko dute uztailean Euskal Herrian zehar ospatuko diren Folklore
Jaialdi ezberdinetan. Berritasunen artean, Elai-Alai taldeak, XXVIII
ediziotan Portugaleteko agerraldien arduraduna izan denak, bere
40. urteurrena ospatuko du taldearen ibilbidea gogoraraziz jaialdiaz
kanpoko hainbat ekitaldirekin. Hilaren 19tik aurrera hasiko dira
jaialdi nagusiak, Tuterakoa eta Irunekoa izanik lehenak hilaren
19tik aurrera. Bestalde uztailean ere, modu puntualago batean, ekitaldiak
antolatu dituzte Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zenbait herritan
aipatu berri ditugun jaialdietan izango diren taldeek bere ikuskizunak
eskainiko dituztelarik.
Euskal Herrian uda garaian ospatzen diren Folklore jaialdi andana
aprobetxatuz bertara urbiltzen diren atzerriko talde gehientsuenak
guztietatik tourra burutzen dute. Elai-Alai Portugaleteko Kultur
Elkartea, aurten bere 40 urteurrena ospatuko duena, arduratzen da
konpainiekin kontaktua egin eta ekitaldiak koordinatzeaz.
Karanhan Filipinetako taldeak esaterako bere lehen ikuskizuna Tuteran
eskeiniko du Jaialdiaren inaugurazio egunean, ondoren, Portugaleten
ere izango da uztailaren 27an. Konpainia honek irletan mantentzen
diren dantza klase ezberdinen mostra interesgarria eskeiniko du.
Mendeetan pairatutako kolonizazioen ondorioz herrialde honen ondareak
espainiar, japoniar edo estatubatuar kulturen eragina jaso du eta
dantzetan ere elementu hoiek bizirik diraute.
Ekitaldi ibiltariak
Nafarroa eta Bizkaiko bi udalerriek Siberia Hegoaldean eta mongolia
Iparraldean kokatuta dagoen Buriatia Errepublikako Badma Seseg taldeko
kideek euren ikuskizuna eskeiniko dute, 2002ko edizioko talde bitxienetako
bat izanik. Lurralde honetako antzinako kantu, dantza, jantzi eta
ornamentuak kontutan hartuz adierazpen artistiko berritzaileetatik
abiatzen dira. Bertan, Buryats eta Mongol etnien abestiak khuur,
limba, chanza, yatag, yoching, khomus, eta abar instrumentu tradizionalekin
interpretatzen dituzte.
Modu ibiltarian arituko den hirugarren talde bat Peruko Identidad
taller de Danza dugu. Tuteran uztailaren 19an parte hartuko du eta
Portugaleten aldiz 27an. 1991ean sortu zuten herrialdeko kultura
tradizionalaren adierazpen anitzak sakondu, zaindu, erakutsi eta
zabaltzeko asmoz. Garai hispaniko aurretiko dantzekin hasita, magiko
erlijiosoetara edota Mendebaldar, afrikar eta herrialdeko jatorrizko
kultura nahasten duten dantzetara heltzen da beraien errepertorioa.
Tuterako ekitaldiekin aurrera jarraituz bertako Udala hiriko gotortzearen
1200. urteurreneko ospakizunak egiten ari da eta ondorioz, jaialdiaren
barne bertako dantza taldeak uztailaren 20an egitate historiko honetan
oinarrituako ikuskizun berezia erakusteko asmoa dauka. Muntai honekin
batera, Zamorako Doña Urraca konpainia, Aragoiko Danzas Val
d´Echo eta Alicanteko Danzas de Ibik ikuskizunak eskeiniko
dira.
Portugalete
Elai
Alai Portugaleteko Folklore taldeak ospakizun bikoitza izango du
bere 40. urtea dela medio. Jaialdia berez uztailaren 25tik 29ra
bitartean egingo dute Zubi Alde porikiroldegian, aitzitik aurreneko
egunetan anitz ekitaldi programatu dituzte argazki erakusketa batekin
hasita, mahai borobil, euskal erromeria, eta bestelako ekintzekin.
Ofizialki Jaialdia uztailaren 26a arte hasten ez baldin bada ere,
25ean Solar enparantzako kioskoan nazioarteko musika entzunaldia
egingo da hilaren 28an ekitaldi berbera errepikatuz. Bestalde jaialdi
bezperan, Portugaleteko Carlos VII etorbidean zehar, Munduko Dantzak
ekitaldian, talde guztiek kalejira eskeiniko dute.
Elai-Alaiko kideak ahalik eta herrialde ordezkaritza zabalena eskaintzen
saiatzen badira ere, edizio honetako nobedade garrantzitsuena izan
litekeena, Australiatik etortzekoa zen taldeak, uko egin zion gonbidapenari
azken momentuan.
Inaugurazio egunean Bolibiako B.F.C., Bulgariako Naiden Kirov Dantza
eta Antzerki konpainia eta Elai-Alai arituko dira. Aurreneko taldeak,
anitz urte daramatza Bolibiako Kultur Ministeritzako elkarte ofizial
gisa Hegoamerikako, Europako eta Asiako jaialdietan parte hartuz.
1999an, Cochabambako lehen Eskola folklorikoa sortu zuten eta bere
azken dantza programak bolibiako dantza mota ezberdinak barneratzen
ditu.
Naiden Kirov konpainiakoek Bulgariako eskualde guztietako dantza
modalitateak konbinatzen dituzte ikuskizunetan. Talde honen berezitasun
nabermenetako bat musikariak ere zenbait kasutan instrumentuak joaz
batera abestu esta dantzatzen dutela da. Lehen eguneko saioa Elai-Alai
elkarteak berak itxiko du dantza ikuskizun berriarekin, hilaren
28an ikuskizun berbera eskeiniko dutelarik.
Uztailaren 27an, Filipi-netako Karanhan eta Peruko Identidad Taller
de Danzas gain Poloniako Nowa Huta kantu eta dantza konpainiaren
muntaia dinamiko eta koloretsua ikusgai egongo da.
Ekobios, Hegoamerikan bizirik dirauen dialekto afrikarretako baten
arabera kide edo lagun esan nahi du. Hain zuzen izen berbera darama
jaialdiko azken egunean, Elai-Alai eta Buriatiako Badma Sesegen
ondoren arituko den Kolonbiako dantza taldeak.
Indiatik Bidasoara
Aipatu
berri ditugun jaialdietan ez bezala, Irungo Bidasoa Nazioarteko
Gazte Jaialdi folklorikoan uztailaren 19tik 25era bitartean India,
Bulgaria, Ucrania eta Congo Errepublikatik datozen taldeek parte
hartuko dute. Ekitaldi bakoitzean konpainia guztiek beraien ikuskizuna
eskeiniko dute Irungo Eraiki dantza taldearekin batera.
Koukery, Bulgariako dantza famatua izateaz gain herrialde beretik
datorren taldearen izena ere da. Jantzi koloretsu eta txintxarriak
erabiltzen dituzte ekitaldietan, gadulka, gaida, tupan eta akordeoi
instrumentuekin batera.
Indiako Punjab taldeak Iparraldeko dantza tradizionalen mostra interesgarria
eskeiniko du, Ucraniako Polisianochkak aldiz, koreografia ezberdinak
antolatu ditu eguneroko bizitzako es-zenak erakutsiz. Congo Errepublika
Demokratikako Bondeko konpainiak Bundundu dantza tradizionalak dakartza
perkusio, txistu eta ume andana baten ahots indartsuez lagunduta.
|