Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Bertako eta munduko doinuak

     

    Doinu klasikoez gain bestelako zenbait musika ekitaldi eskainiko ditu Bizkaiko zenbat herritan izango den Udako Jaialdiak ekimenak. Kepa Junkera edo Oskorri taldearen euskal folk doinuek, world music deritzon joerarekin tartekatuko dira herri ezberdinetako egitarauetan.
    Elorrion izango diren agerraldien artean Sudango Wafir musikariaren ekitaldia izango da uztailaren 6an eta eskusoinua, bibolina eta lautea jotzen dituen musikariak Nilo Azul egitasmoa aurkeztuko du. Christian Howes bibolinjole estatubatuarrak pianoa eta kontrabajuaren laguntzarekin eskainiko duen saioa nabarmenduko da uztailaren 12an eta hurrengo egunenan Luis Delgado musikariak burutzen duen taldeak Tres danzas, tres músicas, tres culturas egitasmoa taularatuko du.
    Joera ezberdinetako doinuak tartekatuko dira Gernikan izango diren ekitaldietan, uztailaren 6an Karidadeko Benta egitasmoa nagusituko baita non Jon Maia eta Aran Santamaríaren ahotsez gain Imanol Manterola de J.L. Blancoren perkusioa eta Inazio Tolosaren haize instrumentoak nahastuko diren. Swing, dixie eta New Orleanseko doinauk landuko ditu McJearas Bandek 21ean eta bezperan Mexikoko eritmoak landuko ditu Los Pérez de Nochistlán mariachia taldeak.
    Kepa Junkera trikitilari bilbotarra bere taldekideekin gerturatuko da Bakioko probalekura uztailaren 16an disko arrakastatsua bilakatu den Maren lana jendearenganatzeko.
    Gauchos 4 eta Víctor de Diego Group taldeak kantu leunak eta jazz doinuak eskainiko dituzte abuztuaren 1ean eta 2an Plentzian eta blues erritmoak Soul Fingers taldea Bermeon izango da abuztuaren 10ean.
    Oskorrikoak Gorlizera gerturatuko dira uztailaren 21ean Vizcayatik Bizkaiara diskoa aurkezteko asmoarekin.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886