Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Etorkizuneko musikariak

     

    Getxoko Jazz Jaialdian izango den III. Milurtekoa ekimena Bihotz Alai plazan burutuko da, non jazzaren doinuetan murgildu berriak eta etorkizun oparoa izan dezaketen talde gazteek ariko diren. Ekitaldiak arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira eta lehenengo agerraldian jatorri ezberdineko musikariez osatutako Zur-E Gura taldearen saioa izango da. Tronpetak, zeharkako txirula, darbuka, gitarra elektrikoa edo didgeridoo-a musika tresnak erabiltzen badituzte, txalaparta erdigune dute eta antzinako euskal soinuetatik abiatzen dira taldekideak jazzera, Indiako musikara, abangoardiako popera eta bestelako erritmoetara heltzeko.
    Estilo beretsua duen Lliberty Fortuny Trio 4an igoko da eszenariora, non Kataluniatik gerturatutako taldeak indarra eta musika tresnen arteko solasaldietan oinarritzen dituen, hirurak bikain ulertzen baitira.
    Frantziako Spice ‘Bones taldearen ekitaldi bitxia izango da 5ean, taldean ezohiko bada ere, lau tronboijole aritzen baitira elkarlanean eta beraiekin, gitarra, bajua eta bateria.
    Hungariako Cumo Trio 2000 urtean sortu zen eta iaz Alemaniako Jazz Under Donau eta Belgikako Jazz Hoeilaart International Contest lehiaketak irabazi zituen. Beraien lehen diskoak Cumo: My Time izenburua du.
    Azken saioan bederatzi musikariz osatutako Cotton Club euskaldunak ariko dira. Talde bizkaitarrak jazzaren lehen hamarkadetako doinuak ditu gustoko eta New Orleanseko joera gardenatik abiatzen bada, standarrak zein Broadwayen 30. hamarkadan sortutakoak edo swinga sortu zen garaikoak lantzen ditu.
    Jaialdiak irauten dituen bost egunetan swing, rythm & blues eta dixie doinu alaiak sakabanatuko dira Getxo hirigunean, New Orleansetik gerturatutako St. Gabriel’s Celestial Brass Band taldea kalez kale izango baita.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886